Oppyko basoko gudua
Oppyko basoaren gudua | |||
---|---|---|---|
Lehen Mundu Gerra | |||
Mendebaldeko Frontea | |||
![]() Oppyko herrixka guduaren ostean | |||
Data | Lehenengo erasoa: 1917ko maiatzaren 3a Bigarren erasoa: 1917ko ekainaren 28a | ||
Lekua | Oppy (![]() | ||
Koordenatuak | 50°18′N 2°48′E / 50.3°N 2.8°E | ||
Emaitza | Britainiar garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Oppyko basoko gudua 1917ko ekainak 28an gertatutako gudua izan zen, Lehen Mundu Gerraren testuinguruan, Oppyko herriaren inguruko lurretan. Gudua maiatzean zehar garatutako Arrasko hirugarren guduaren ostean gertatu zen. Basoa 0,4 hektareako tamainakoa zen, eta Alemaniako behaketa-postu asko, metrailadore-habiak eta lubaki-morteroak zituen. 6. armada alemaniarrak Sommeko guduaren ondoren garatutako defentsa sakoneko eta kontraeraso azkarreko taktika berriak erabili zituen. Taktika berrien aplikazioa, nagusiki, apirilaren 9ko hondamendiaren ondoren eman zen, Arraseko bigarren guduaren lehen egunean. Eskarpeko Hirugarren Guduko britainiar erasoa (maiatzak 3-4), Fresnoy-n izan ezik borroka-leku guztietan garaitua izan zen, Kanadako Lehen Dibisioak harrapatu zuena (Maiatzaren 8an berriz galdu zuten). Oppy-n, zehazki, Maiatzaren 3ko erasoa porrot latza izan zen. Eremua Alemaniar Guardiako Erreserbako 1. Dibisioak eta Erreserbako 15. Dibisioak defendatu zuten, ez baitzuten Eingreif (kontraeraso) unitate espezialisten laguntzarik behar.[1]
Ekainaren 28an beste eraso bat izan zen, Lens eta Lille hirien aurkako mehatxu faltsuaren irudia sortzeko asmoz. Erasoa britainiar armadaren 5. dibisioaren 15. brigadak eta 31. dibisioaren 94. brigadak garatu zuten, Gavrelletik Oppyko basoaren iparraldera zihoan frontean. Urakan bonbardaketa baten ondoren, erasoaren helburuak britaniar galera gutxirekin harrapatu ziren, eta alemaniarren kontraerasoak artilleriaren bonbardaketek garaitu zituzten.[2] Aldi berean, Kanadako 4. dibisioak eta britainiar 46. North Midland dibisioak Souchez ibaiaren hegaletik erasotu zuten. 70. muinoan, iparraldean, Kanadako Armadaren eraso baten bitartez Lens inguratzen jarraitzeko operazioak abuztura arte atzeratu ziren, nagusiki artilleria eskasiagatik. Eraso mehatxagarriek ez zuten alemaniarren arreta Flandriatik desbideratzea lortu, hauen artean hamar dibisio 4. Armadara eramatea, 6. armadako agintaritzak britainiarrak Lenserantz erasoaldi bat prestatzen ari zirela zioten arren. Honekin ere, operazioek alemaniarren arreta hegoalderago zegoen fronte frantsesetik desbideratu zuten.
Ekainaren 28ko erasoak Alemaniako lehen lerroa harrapatzea lortu zuen, Gavrelletik Oppyko basora; honekin, britainiarrek 0.8km aurreratzea lortu zuten. Germaniarrak bigarren mailako lubaki batera eta Oppyko herrixkara erretiratu ziren. Britainiarrek Gavrelletik iparraldera lur garaia kontrolatzen zuten, Arleuxko guduan harrapatua, apirilaren 28an. Honela, Oppy herritik zetorren kontraeraso alemaniar bat ezinezkoa izan zen eta britainiarrek uztailaren 4tik 5era finkatu zuten eremua.[3]
Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Bilton, D.. (2005). Oppy Wood. Barnsley: Pen & Sword ISBN 9781844152483..
- ↑ Griffith, Paddy. (1996). Battle tactics of the Western Front: the British Army's art of attack, 1916 - 1918. Yale University Press ISBN 978-0-300-06663-0. (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
- ↑ Sheldon, Jack. (2008). The German army on Vimy ridge 1914-1917. Pen & sword military ISBN 978-1-84415-680-1. (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).