Ikusmen artifizial

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ordenagailu bidezko ikusmena» orritik birbideratua)
Ordenagailu bidezko ikusmena eta harekin lotura duten beste arloen arteko harremana.

Ikusmen artifiziala edota ordenagailu bidezko ikusmena, mundu errealeko irudiak bereganatu, landu, aztertu eta ulertzeko metodoak erabiltzen dituen zientziaren jakintzagai bat da, irudi horiek ordenagailu bidez zenbaki edo zeinu informazioan ekoizteko asmoz. Gizakiok inguruko mundua ulertzeko geure begiak eta burmuinak erabiltzen ditugun antzera, ikusmen artifizialak ondorio berbera sortzen saiatzen da, honela ordenagailuek irudi edo irudi-sekuentzia bat ulertzen saiatu eta une zehatz aldiro modu batera edo bestera joka dezaten. Ulermen hau hainbat arloren bidez lortzen da, tartean geometria, estatistika, fisika eta beste hainbat. Datuen bereganatzea hainbat modutara lortzen da, tartean bideokamera bidezko hainbat ikuspegien edota mediku-eskaner baten datu dimentsioaniztunen bidez.

Ordenagailu bidezko ikusmena erabiltzen duten teknologia asko daude, adibidez, gauzakien antzematea, gertakarien hautematea, eszena edo kokalekuen berreraikitzea (mapping) irudien zaharberritzea.

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]