Edukira joan

Ordinoko Sant Corneli i Sant Cebrià eliza (Andorra)

Koordenatuak: 42°33′25″N 1°31′58″E / 42.556866°N 1.532851°E / 42.556866; 1.532851
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ordinoko Sant Corneli i Sant Cebrià eliza (Andorra)
Kokapena
Herrialdea Andorra
Andorrako parrokiaOrdino
Koordenatuak42°33′25″N 1°31′58″E / 42.556866°N 1.532851°E / 42.556866; 1.532851
Map
Historia eta erabilera
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Urgell (en) Itzuli
Arkitektura
Estiloaherri arkitektura
Ondarea
Kontaktua
Helbideala Placeta, Ordino

Sant Corneli i Cebrià Andorrako Ordino herrian dagoen parrokia-eliza da, interes kulturaleko ondare izendatuta dagoena.[1]

Eliza hau Erdi Aroan eraikia da, baina eraberritze ugari ere izan zituen XVII. eta XIX. mende bitartean. Barruan, Andre Mariaren irudi erromaniko polikromatu bat du, XI. mende amaierakoa edo XII. mende hasierakoa. Irudi honekin badu berezitasun bat: izan ere, Andorra osoko ama birjinaren irudirik txikiena baita, bere 44 cm soilekin.[2]

Elizak baditu, halaber, barroko garaiko bost erretaula, XVII. eta XVIII. mende bitartekoak, elizako santu zaindariei eskainitakoak. Elizan dauden burdin-hesi guztiak XVII. eta XIX. mende bitartekoak dira, eta inguruetako familiarik aberatsenen Ordinoko burdinoletan egin ziren (Rossel eta D'Areny-Plandolit).

Eliz aurreko plazan bada aterpetxo nbat, ekaitzen kontrako zeremonietan erabiltzen zena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Andorrako Gobernua. «Sant Corneli i Sant Cebrià d'Ordino» Patrimoni Cultural d'Andorra (Noiz kontsultatua: 2017ko abuztuak 12).
  2. Visit Andorra. Església de Sant Corneli i Sant Cebrià d'Ordino. (Noiz kontsultatua: 2016ko abuztuak 6).