Orionen Gerrikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orionen Gerrikoaren panorama.

Orionen Gerrikoa Orion konstelazioan dagoen asterismo bat da. Hiru izar distiratsuz osatuta dago: Alnitak, Alnilam eta Mintaka. Orionen Gerrikoa bilatzea da konstelazioa gauean aurkitzeko modurik errazena. Izarrak erlatiboki gertu daude elkarrekiko eta lerro ia-zuzena osatzen dute, eta horrek erraz egiten du aurkitzea ehiztariaren jantziko gerrikoa. Ipar Hemisferioan negua denean ikusten dira hoberen, gaueko 9:00ak aldera urtarrilean[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Orion» web.archive.org 2011-12-07 (Noiz kontsultatua: 2024-02-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]