Orlando, ma biographie politique
- Artikulu hau 2023ko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Orlando (argipena)».
Orlando, ma biographie politique | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2023 |
Izenburua | Orlando, ma biographie politique |
Jatorrizko hizkuntza | frantsesa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala |
Iraupena | 98 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Orlando (eleberria) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Paul B. Preciado |
Gidoigilea(k) | Paul B. Preciado |
Ekoizpena | |
Edizioa | Yotam Ben-David (en) |
Argazki-zuzendaria | Victor Zébo (en) |
Argumentu nagusia | Orlando (eleberria)a |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Orlando, ma biographie politique (frantsesez: Orlando, nire biografia politikoa) Paul B. Preciadoren dokumental esperimentala da, 2023an egina eta Berlingo Nazioarteko Zinemaldian[1] estreinatua, non hiru sari eskuratu zituen.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmak errealitatearen eta fikzioaren arteko mugak lausotzen ditu. Zuzendariak Virginia Woolfen Orlando eleberria hartzen du ardatz hisa, non pertsonaia nagusiak sexua aldatzen duen istorioaren erdian 36 urteko emakume bat izateko. Preciadok casting zabal antolatu zuen filmerako eta 8 eta 70 urte bitarteko 26 pertsona trans eta ez-bitar elkartu zituen Orlando antzezteko. Preciadok bere eraldaketa pertsonalaren etapak berreraikitzen ditu benetako ahots, idatzi, teori eta irudien bitartez, egiaren bila.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berlinale 2023 jaialdian estreinatu zelarik Encounters ataleko epaimahaiaren sari berezia jaso zuen (Samsara filmarekin batera). Aipu berezia jaso zuen halaber dokumental onenaren kategorian, eta Teddy saria, zinemaldiko LGTB gaiko film onenari.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Orlando, ma biographie politique» artikulutik itzulia izan da, 2023-08-29 data duen 207364023 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-08-29 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ https://www.thepartysales.com/movie/orlando-my-political-biography/
- ↑ (Gaztelaniaz) Carro, Patricia. (2023-02-26). «El burgalés Paul B. Preciado triunfa en la Berlinale con tres galardones para 'Orlando'» BURGOSconecta (Noiz kontsultatua: 2023-09-16).