Orogenia osteko kolapso

Wikipedia, Entziklopedia askea

Orogenia osteko kolapsoa, grabitazio kolapsoa[1] edo kolapso estentsiboa edozein orogenia prozesuren ondoren gertatzen den fase bat da. Honetan, orogenoa sortu zuten indar tektonikoek indarra galdu ahala, grabitatearen indarra baino txikiagoa egiten dira, momentu horretan, orogenoa osatzen zuen lurrazal loditua sakabanatu egiten da.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orogenia osteko kolapsoa gertatzeko aukera desberdinak daude, hedatzea muga finkoen artean edo mugarik gabe xurgatzen den kontuan hartuta eta hedatzea lurrazalaren goiko aldean edo beheko aldean xurgatzen den kontuan hartuta nagusiki.

Muga finkodun orogenia osteko kolapsoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gainazal deformazioa. Honetan, lurrazalaren alde lodienean, faila normalak garatzen dira, eremu lodienetik eremu mehetara materiala garraiatu egiten dutenak.
  • Hedatzea behe lurrazalean garatzen da, behe-lurrazaleko jarioa edo jario itsua. Kolapso mota honetan, biskositate baxuko behe lurrazala goi lurrazaletik banandu egiten da. Prozesuan zehar, jarioa behe-lurrazal moldakorrean gertatu egiten da, gainaldea gehienbat berdin utziz. Hortik datorkio izena. Biskositate baxuko zonaldearen sakabanatze horizontalak, plataforma kontinentalaren sakabanaketan parte hartzen du, honekin batera, orogeno osatzen duen azala finduz, eta inguruko plataforma lodituz.
  • Hedatzea gainazal osoan xurgatzen da, Gainazal deformazioa eta behe-lurrazal jarioa. Kolapso mota honek, aurreko bi moten ezaugarriak ditu. Goi-lurrazalean faila normalek lurrazal loditua mehetzen duten bitartean, behe-lurrazalean mehetzea deformazio moldakorraren eraginez xurgatzen da. Kolapso hau gertatzeko, grabitate-indarrak, orogenoaren inguruko litosferaren kontrakzio-indarrak baina handiagoak izan behar dira.

Mugarik gabeko orogenia osteko kolapsoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugarik gabeko orogenia osteko kolapsoa gertatzeko, kolapsoak eragindako hedatze-indarrek orogenoaren inguruko lurraldea bultzatzeko gai izan behar dute. Modu horretan, domeinu orogeniko osoa findu egiten da, faila normalen bidez gertatzen da goi-lurrazal zurrunean eta jario bidez behe-lurrazal malguagoan. Angelu baxuko faila normal batek bereizten ditu deformazio-ezaugarri desberdinak dituzten lurrazalaren bi eremu horiek.

Mota honetako kolapsoa termikoki ahuldutako orogenoetan gertatzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Rey, P.; Vanderhaeghe, O.; Teyssier, C.. (2001-12). «Gravitational collapse of the continental crust: definition, regimes and modes» Tectonophysics 342 (3-4): 435–449.  doi:10.1016/s0040-1951(01)00174-3. ISSN 0040-1951. (Noiz kontsultatua: 2019-05-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]