Orpo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orpo
Neska baten orpoa Irudi gehiago
Xehetasunak
Honen parteOina
Identifikadoreak
Latinezcalx
MeSHA01.378.610.250.510
TAA01.1.00.042
FMA24994
Terminologia anatomikoa

Orpoa, halaber aztala, oinaren atzealdea da, hankaren behealdeko muturrean, bernaren eta orkatilaren azpian. Gorputzaren barrualdetik, orpoan, kalkaneo izeneko hezurra dago. Literaturan dagoen orporik ezagunena, Akiles greziar heroiarena da. Greziar mitiko hura txikia zela, bere amak ibai baten barnean sartu zuen, orpoetatik helduta, hilezkor bihur zedin. Orpoak ibai horretako uretan sartu gabe geratu zirenez, hori zen Akilesen gorputz osoko ahulgune bakarra. Troiako gerran, Parisek jaurtitako gezi batek, orpoan jo zuen Akiles, eta heroia hilda erori zen berehala.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]