Edukira joan

Orsai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Villalibre

[1]Orsai 2021eko urtarrilaren 1ean sortutako musika-taldea da. Taldea Athletic Club de Bilbaoko jokalariek sortu zuten; Orsai taldearen kideak Asier Villalibre, Dani Garcia, Oscar de Marcos, Mikel Balenziaga, Mikel Vesga eta Iñigo Lekue dira. Asier Villalibre abeslaria eta tronpeta-jotzailea da, Dani Garciak bateria jotzen du, Oscar de Marcosek Mikel Balenziagak eta MIkel Vesgak gitarra jotzen dute, eta Iñigo Lekuek baxua.


SORRERA

Taldeak 2019an egin zuen bere lehen agerpena ETBn, baina taldea ez zen ofizial egin 2021eko urtarrilaren 1era arte.

"Orsai musika taldea ez da bakarrik Rock talde bat, lagun talde bat ere bada" horrela azaltzen du Orsai musika taldeak twitterren. Athleticeko jokalari eta lagun batzuek sortutako taldea da eta horrek azaltzen du zergatik nahi izan zuten proiektu honekin hasi.

"Orsai" hitzak ingelesetik hartutako mailegu batean du jatorria; hain zuzen, jendeak ingelesetik hartutako "off side" (jokoz kanpo) hitza esan beharrean "orsai" ahoskatzean. Beraz, hortik hartu zuten taldearen izena.

Offside


DISKOAK ETA ABESTIAK

ETBn egin zuten lehenengo interpretazioa 2019. urtean izan zen, Itoiz taldearen "Lau teilatu" abestiaren bertsio bat abestu zutenean. Geroago, Espainako Supercopan ACDC rock taldearen "High way to hell" abestiaren bertsio bat egin zuten. Baina haien lehenengo diskoa eta abestia 2021eko urtarrilaren 21ean atera zuten "One club men", oraingoan Supercopako titulua ospatzeko. Horren ostean beste bi abesti atera dituzte: "Corazón de tango" eta "Seré tu estrella".

  1. Txantiloi:Euskera Arana, Iñigo. (2023). Orsai. Getxo: Pañiela.[Betiko hautsitako esteka]