Ospitalepeko sarekada

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ospitalepeko sarekada 1944ko ekainaren 27an, naziek Zuberoan egin zuten Ospitalepeko herritarren aurka egin zuten zigor-ekintza izan zen. Zortzi biztanle hil zituzten operazioan.

Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzia naziengandik askatzea gertu zegoen, eta makiek alemaniarren aurkako ekintza eta sabotaje andana burutu zuten Zuberoan. Ordainetan, 500 soldadu nazik Ospitalepeko hainbat etxe arpilatu, erre, eta makiak laguntzeaz susmagarri zen oro atxilotu zuten, mendeku operazioan. Hemeretzi izan ziren atxilotuak, eta bederatzi deportatu eta zortzi hil zituzten. Deportatuetako batzuk ere hil egin ziren kontzentrazio-esparruetan.[1]

1944ko ekainaren 29an, Naziak Ospitalepera itzuli ziren eta etxaldeak arpilatu zituzten. Bi egun lehenago Zuberoako herri horretan egindako sarekadarekin izua zabaldu zuten herritarren artean. Ofizialek eta interpreteak 80 biztanleko herrian jende ugari galdekatu zuten eta ondasunak errekisatu zizkieten. Bigarren Mundu Gerra amaierara heltzen ari zen eta Zuberoan bertako herritar batzuek, erresistentziarekin bat eginik, zenbait sabotaje ekintza egin zituzten alemaniarren aurka.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]