Ospitalepea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ospitalepea
 Zuberoa, Euskal Herria
Ospitalepea 2006-08-02.JPG
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Barrutia Oloroe-Donamaria
Kantonamendua Euskal Mendialdea
Izen ofiziala L'Hôpital-Saint-Blaise
Alkatea Dominique Uthurralt
(2008-2014)
Posta kodea 64130
INSEE kodea 64264
Herritarra ospitaletar
Kokapena
Koordenatuak 43° 15′ 05″ N, 0° 46′ 07″ W / 43.251388888889°N,0.76861111111111°W / 43.251388888889; -0.76861111111111Koordenatuak: 43° 15′ 05″ N, 0° 46′ 07″ W / 43.251388888889°N,0.76861111111111°W / 43.251388888889; -0.76861111111111
Ospitalepea hemen kokatua: Zuberoa
Ospitalepea
Ospitalepea
Ospitalepea (Zuberoa)
Azalera 2,11 km2
Garaiera 147 - 254 metro
Distantzia 13 km Maule-Lextarrera
Demografia
Biztanleria 77 biztanle (2013)
Dentsitatea 36,49 biztanle/km²
Zahartze tasa[1] % 27,26
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 95,68
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 78,43 (2011)
Genero desoreka[1] % -9,26 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 0 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 64,47 (2010)
Euskararen erabilera

%

33,06 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera XII. mendea. urtea
Webgunea http://mairie.pagespro-orange.fr/hopital-saint-blaise/accueilfr.htm


Ospitalepea Zuberoako ipar-ekialdeko udalerri bat da, Pettarra eskualdean kokatua, Bearnorekiko mugan.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oloroeko uhaitzera isurtzen den erreka igarotzen da udalerritik. Haranbeltzeko basoaren zati bat ere udalerriko lurretan dago.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria Bearnorekin mugakide da ekialde eta iparraldean.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan, bazen han bidaiarientzako ostatu bat, ugari baitziren Donejakue bidea egiten zuten erromesak. Garai hartan ostatuei ospitale zeritzen, eta hortik datorkio herriari izena.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Puyade
  • Arlaze
  • Bidarte
  • Ospitalepea (herri-burua)

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
139 159 156 116 201 200 187 182 172
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
164 157 159 156 172 153 144 138 125
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
121 130 134 130 119 96 92 78 73
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2004 - -
77 82 74 64 76 74 73 - -

2004ko biztanleria INSEEk emandako behin-behineko datua da

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkatea Agintaldia Alderdia
Dominique Uthurralt 1983-1989
Dominique Uthurralt 1989-1995
Dominique Uthurralt 1995-2001
Dominique Uthurralt 2001-2008
Dominique Uthurralt 2008-2014

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Ospitalepeko eliza»
Ospitalepeko eliza erromanikoa

Ospitalepea ezaguna da bertan dagoen eliza erromanikoa dela-eta, XII. mendekoa, Donejakue Bidean kokatua.

Berau, Donejakue Bidean zihoazen erromesentzat eraikitako ospitale baten zatia zen, baita gaur egun zutik dirauen bakarra. Somporteko abadetxeak eraikiarazi zuen XII. mendean errukietxe hau. 1888. urtetik aurrera monumentu historiko izendaturik dago, eta gainera, UNESCOk hala erabakita, Gizateriaren ondare ere bada. Asko dira egunero bertara hurbiltzen diren bisitariak: turistak, erromesak, arte edota arkitektura zaleak...

Oso ondo kontserbaturik dagoen eliza da, arkitektura oso berezia duelarik; erromaniko nafarraren eta arkitektura bizantziarraren arteko nahasketa da. Gurutze grekoaren forma du, zeinaren erdian kanpandorre oktogonal batek kupula estaltzen duen, eragin mozarabiarra erakutsiz.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ospitalepea Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa
  1. a b c d e   Euskal Herriari Begira, Udalbiltza, http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .