Edukira joan

Miel Anjel Elustondo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miel Anjel Elustondo
Bizitza
JaiotzaAzpeitia1958ko martxoaren 25a (67 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaGasteiz
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
ingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, elkarrizketatzailea, idazlea eta argazkilaria
Jasotako sariak

Inguma: miel-anjel-elustondo-etxeberria Literaturaren Zubitegia: 998 Tabakalera: 127618
Maitane Azurmendik egin irudia

Miel Anjel Elustondo Etxeberria (Azpeitia, 1958ko martxoaren 25a) gipuzkoar kazetaria, elkarrizketatzailea, argazkilaria eta idazlea da.[1] Hamarkada batzuk eman ditu kazetaritzan eta hamaika elkarrizketa argitaratu ditu, Argia aldizkarian eta Berrian besteak beste. Elkarrizketa horietako protagonisten argazkien sinatzailea Zaldi Ero izaten da; Zaldi Ero Miel Anjel Elustondok bere argazkiak sinatzeko erabili ohi duen goitizena da.

Irakaskuntzan, argitaletxe-munduan eta hainbat irrati- zein telebista-saiotan (Sautrelaren sustatzaile eta gidoilari izan da) parte hartu du.[2]

Euskarara ekarri ditu Jim Thompson idazle eta gidoilari estatubatuarraren hiru eleberri (Hiltzailea nire baitan, Amorruaren ume eta Litxarreroak), hirurak Igela etxean, eta sorkuntzan ere aritua da. Western Basque Festival (Susa, 2007) eta "William A. Douglass, Mr. Basque " (Pamiela, 2011) idatzi ditu besteak beste.[2]

Mari jose Azurmendi elkarrizketatzen.[3]

Elkarrizketak egiteko estilo berezia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miel Anjel Elustondo Argia aldizkarian urteak daramatza, ondo ezagutzeko estilo propioan, zazpiehun elkarrizketatik gora argitaratu ditu.[4] Zein dira bere gakoak? Aldizkarian bertan Itxaso Zubiriak hiru ezaugarri hauek identifikatu zituen Elustondoren estiloan: hitz egiten utzi eta jendeari aditzen diola, elkarrizketak sakon prestatzen dituela eta elkarrizketatuak aukeratzeko modua.[5]

  1. Hitz egiten utzi eta jendeari aditzea. Elkarrizketatuaren bidean ibiltzea gustatzen zaio, ez elkarrizketatua “galderen sarean harrapatzea”.
  2. Elkarrizketak prestatzea. Dokumentazio lan handia egiten du. Elkarrizketautaren esanak, idatziak edo lehenago eginak dizkioten elkarrizketak aztertzen ditu enkontrurako. Horrela elkarrizketan zehar material horiek noizbait zorrotz azpimarratzen ditu, eta beste batzuetan axaletik gainbegiratzen ditu.
  3. Elkarrizketatuen aukeraketa. Pertsona “arruntak” ekarri ditu sarri lehen lerrora, horietako asko jende heldua dela. Batzuetan berak aukeratuta, bestetzuetan Argiak edo beste jende batek proposatuta. Gizonezkoa bezainbat, emakumezkoa elkarrizketatu nahi izaten du, Emakumeak inork baino gehiago bizi izan dituelako mundu honetako penak eta nekeak, inori ez bezala ukatu diotelako ahotsa, eta hitz egiteko ere gizonezkoak baino pudore handiagoa duelako. Jende heldua ere sarritan elkarrizketatzen ditu, inork baino gehiago baitaki jende adinekoak, hamaika ikusi eta bizitakoa baita.

Elkarrizketatuarekin denbora asko hartzen duen kazetaria da Elustondo. Prestaketa lanean, noski, baina baita elkarrizketaren unean ere. Galdera klabeak egiten baino, hautematen da sutondoko lagun edo familiarteko solasaldi bat, patxadazkoa.

Migel Angel Elustondo[6], lehen idazlanak (Ahotsak.eus proiekturako)
  • Kezko bola batek itoak birikak (2019, Txalaparta)

2022an Rikardo Arregi kazetaritza saria jaso zuen BERRIAn argitaratutako 'Tonban ehortzirik' elkarrizketa sortagatik.[18] Asmatutako bost elkarrizketa hauek argitaratu zituen sorta horretan:[19]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Retegi, Ariane. (2016-02-12). «Miel Anjel Elustondo. Euskal diaspora: "ezagutzen ez dena ez dugu maite"» Ikasbil (kontsulta data: 2019-02-23).[Betiko hautsitako esteka]
  2. a b «Libros de Miel Anjel Elustondo Etxeberria. Biografía y bibliografía» www.txalaparta.eus (kontsulta data: 2023-08-04).
  3. Elistondo, Miel; Blanco, Dani. (2018). «"Katedradun izateko babesa izan nuen, baina ez gizonezko gehiengoarena"» Argia (kontsulta data: 2023-07-09).
  4. Elustondo, Miel Angel. «ARGIA egileak» Argia (kontsulta data: 2025-09-21).
  5. Zubiria Etxeberria, Itsaso. (2025-09-04). «Elustondorena estilo kontua da» ARGIAren barrenak (kontsulta data: 2025-09-21).
  6. «Elustondo Etxeberria, Migel Angel - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2019-11-06).
  7. Elustondo, Miel A.. (2009). Gotzon Garate Goiartzun, 1934-2008. (1a. [argit.]. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 978-84-457-2986-1. PMC 733739258. (kontsulta data: 2022-12-02).
  8. Astiz, Iñigo. (2015-05-25). «Beltzen aldeko 'Black Basco'-ak» Berria (kontsulta data: 2025-09-21).
  9. Etxeberria, Miel Anjel Elustondo. (2009). Gotzon Garate Goiartzun (1934-2008). BIDEGILEAK ISBN 978-84-457-2986-1. (kontsulta data: 2022-12-02).
  10. Elustondo, Miel A.. (2008). Federiko Baraibar Zumarraga, 1851-1918. (1. [argit.]. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 978-84-457-2794-2. PMC 796248140. (kontsulta data: 2022-12-02).
  11. Etxeberria, Miel Anjel Elustondo. (2008). Federiko Baraibar Zumarraga (1851-1918). BIDEGILEAK ISBN 978-84-457-2794-2. (kontsulta data: 2022-12-02).
  12. Etxeberria, Miel Anjel Elustondo. (2008). Justina Aldalur Iruretagoiena (1922). BIDEGILEAK ISBN 978-84-457-2801-7. (kontsulta data: 2022-12-02).
  13. Elustondo Etxeberria, Miel Anjel. (2007). Lurdes Arrieta (1958-2005). BIDEGILEAK ISBN 978-84-457-2601-3. (kontsulta data: 2022-12-02).
  14. Elustondo, Miel A.. (2007). Lurdes Arrieta (1958-2005). (1. [argit.]. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 978-84-457-2601-3. PMC 796366468. (kontsulta data: 2022-12-02).
  15. Etxeberria, Miel Anjel Elustondo. (2005). Eusebio Osa: (1936-1993). BIDEGILEAK ISBN 978-84-457-2372-2. (kontsulta data: 2022-12-02).
  16. Elustondo, Miel A.. (2005). Eusebio Osa (1936-1993). (1. [argit.]. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 84-457-2372-3. PMC 796367649. (kontsulta data: 2022-12-02).
  17. «Miel Anjel Elustondok 27 elkarrizketa bildu ditu ‘Zozoen elean’ liburuan» Argia (kontsulta data: 2025-09-21).
  18. Otaegi Leonet, Julen; Arruabarrena, Jone. (2022-12-01). «Miel A. Elustondori eman diote Rikardo Arregi kazetaritza saria» Berria (kontsulta data: 2022-12-01).
  19. Elustondo, Miel A.. (2022). «Tonban ehortzirik» Berria (Berria.eus) (kontsulta data: 2022-12-01).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]