Ostia (Antzinako Erromako hiria)
- Artikulu hau Antzinako Erromako portu hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ostia (argipena)».
| Ostia Ostia | |
|---|---|
| Aztarnategi arkeologikoa | |
| Herrialdea | |
| Italiako eskualdeak | |
| Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
| Territorial body | Roma Capitale |
| Koordenatuak | 41°45′15″N 12°17′15″E / 41.7542°N 12.2875°E |
![]() | |
| Historia | |
| Kultura | Antzinako Erroma |
| Zuzendariak | Italo Gismondi |
| ostiaantica.beniculturali.it | |
Ostia[1] —italieraz: Ostia Antica, «Antzinako Ostia»— arkeologia aztarnategi handi bat da, gaur egungo Italiako hiriburu Erromako Ostia (ofizialki, Lido di Ostia) auzotik hurbil kokatua. Antzinako Erromako portu hiria zen, Erroma hiritik 25 kilometro hego-mendebaldera kokatua, Tiber ibaiaren bokalean; hala ere, ibaiak ekarritako lohien sedimentazioa dela eta, gaur egun itsasertzetik 3 kilometrora dago.
Gaur egun Erromako udalerriko auzo bat da, baina Erromatar Inperioaren garaian Inperioko hiriburuaren portua eta Italiako hiri handienetakoa izan zen. Elezaharraren arabera, K. a. 634. urtean Anko Martzio erregeak sortu zuen. Inperioaren garaian merkataritza-gune garrantzizkoa izan zen, eta Kartagoren kontrako gerretan indar handia izan zuen hango portuak. Konstantinoren agintaldian hasi zen hiriaren gainbehera. Ostian egindako indusketetan, hiri zaharrak oinplano erregularra izan zuela ikusi da; kale zuzen paraleloak, bost solairuko etxeak, eta denda eta biltegi asko.
Aztarnak oso ondo kontserabtu dira, herri modernoa ez baitzen bertan eraiki. Tenpluen oinarriak, etxeetako zoruak, eta batzuetan pisu bat baino gehiago kontserbatu dira, bai eta biltegiak, kale harlauzadunak ber ur-estolderiarekin, iturrieak, dendak, termak, antzokia eta bestelako hiri azpiegituren erorkinak ikus daitezek gaur egun, baita hirira sartzeko bide ondoan ezarritako hilobiak ere. Aztarnategi arkologikoa kudeatzen duen erakundea Ostia Antica Parco Archeologico da.[2] Bertan aurkitutako hainbat pieza eta mosaiko, museo desberdientan barreiatuta daude, eta bilduma garrantzitsua parkean gorde ahal izan da barruan egindako bi museotan: Museo delle Navi di Fiumicino, itsasontziak gorde eta eraskusten dituena, eta Museo Ostiense.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
- ↑ (Italieraz) «Ostia Antica Parco Archeologico» Ostia Antica Parco Archeologico (kontsulta data: 2026-04-15).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ostia. Harbour city of Ancient Rome
- Puertos de Claudio y Trajano en Ostia (41-50 y 98-117 dC), Tecton
- Ostia. Harbour city of Ancient Rome Gune horretan, informazioa dago arkeologo eta historialari profesionalentzat, arkeologia eta historia erromatarreko ikasleentzat eta jende interesatuarentzat. Munduko beste museotan barreiatuta dauden Ostiako aurkikuntzak ere jasota daude.
