Edukira joan

Otrantoko kanala

Koordenatuak: 40°13′10″N 18°55′32″E / 40.2194°N 18.9256°E / 40.2194; 18.9256
Wikipedia, Entziklopedia askea
Otrantoko kanala
Datu orokorrak
Motaitsasarte eta sound (en) Itzuli
Sakonera850 m
EponimoaOtranto
Geografia
Map
Koordenatuak40°13′10″N 18°55′32″E / 40.2194°N 18.9256°E / 40.2194; 18.9256

Otrantoko kanala[1] (albanieraz: Kanali i Otrantos; italieraz: Canale d'Otranto) Itsaso Adriatikoa (iparraldera) eta Itsaso Jonikoa (hegoaldera) lotzen dituen itsasartea da. Bestalde, Italiako hego-ekialdeko kostaldearen eta Albaniako hego-mendebaldeko kostaldearen arteko muga da. 72 km inguruko zabalera dauka.

Kanalaren izena Italiako Apuliako Otranto hiritik datorkio. Otrantoko lurmuturra Italiako ekialderengo puntua da, Albaniatik hurren dagoena. Albaniako kostaldeko hiririk esanguratsuena Vlorë da.

1998. urtean Italiako eta Albaniako gobernuek hitzarmenez erabaki zuten Sazan irlan, Vlorëko portuaren aurrealdean, radar-estazio bat ipintzea, besteak beste, legez kanpoko immigrazioa zaintzeko.

1807. urteko abuztuan frantsesen tropek kanala zeharkatu zuten Joniako uharteak eskuratzekotan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]