Albaniera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Albaniera
gjuha shqipe, shqip
Non mintzatzen den: Albania, Kosovo, Mazedonia, Montenegro, Serbia, Italia eta Grezia 
Eskualdea: Europako hego-ekialdea
Hiztunak: 6 milioi 
Rankina: Ez 100 mintzatuenen artean
Hizkuntza familia: Indoeuroparra, Satem 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: Albania eta Kosovo
Erakunde araugilea: Arautu gabea
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: sq
ISO 639-2: alb (B) / sqi (T)
ISO 639-3:

 

Albanian dialects.svg
Albanieraren aldaerak.
 

Albaniera[1] (gjuha shqipe, ˈɟuha ˈʃcipɛ ahoskatua, edo shqip, ʃcip ahoskatua) indoeuropar hizkuntza da, Europako hego-ekialdean ia 6 milioi pertsonak hitz egiten dutena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo idazkiak erlijio arlokoak dira, Formula e pagëzimit izenekoak, bataio agiri modukoak dira eta 1462an egindakoak, baina testu zaharragorik badago, eztabaidan egon arren. Lehenengo liburu ezaguna mezatako Meshari izenburukoa da, 1555ekoa.

XVII. mendekoa da, bestela, lehendabiziko hiztegia (latina-albaniera) eta mende horretakoak dira Frang Bardhi, Andrea Bogdani eta Nilo Katalanos egileak ere.

1887ko martxoaren 7an, albanierazko lehen eskola zabaldu zuten Korca hirian eta 1908an, Manastirren (Mazedonia). Hizkuntzan adituek batzartu eta gaur egungo alfabetoa finkatu zuten.

Azkenik, 1970eko hamarkadan argitaratu zituzten Tiranan eta Pristinan Drejtëshkrimi i gjuhës shqipe eta Fjalori drejtshkrimor i gjuhës shqipe, besteak beste, eredu estandarra finkatzeko liburuak.

Ofizialtasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albania eta Kosovon hizkuntza osoki ofiziala da; aldiz, Mazedonia eta Montenegron, partzialki ofiziala, udalerrien arabera.

Alfabetoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkia: A B C Ç D Dh E Ë F G Gj H I J K L Ll M N Nj O P Q R Rr S Sh T Th U V X Xh Y Z Zh
Soinua: a b ts d ð ɛ ə f g ɟ h i j k l ɫ m n ɲ o p c ɾ r s ʃ t θ u v d͡z d͡ʒ y z ʒ

Dialektoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albaniako bi dialekto nagusiak gheg (Shkumbin ibaiaren iparraldean egindakoa) eta tosk (ibaiaren hegoaldean) dira. Horrez gain, Albaniatik at mintzatzen diren eta berezko izaera hartu duten albanieraren aldaerak ondoko hauek dira:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Albaniera Aldatu lotura Wikidatan