Otsein (etxetresnak)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Otsein (etxetresnak)
Historia
JabeaMayc 1951-1992
Candy 1992-2014
Kokapena
KokapenaBergara

Otsein etxetresna elektrikoen euskal marka bat izan zen, bereziki goitik kargatutako garbigailuena, Mayc euskal enpresak sortua 20. mendean, eta Candy multinazionalak erosi ondoren desagertua 2014an. 1951 eta 2014 urteen artean ekoiztu ziren Otsein gailuak, Bergaran (Gipuzkoa).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mayc 1941 urtean sortu zen, eta 1951ean egin zuen bere lehen garbigailua Otsein izenarekin. Otseina edo etxean laguntzeko den morroia, hori euskarazko izenaren arrazoia. Goiko tapa batetik kargatzen ziren garbigailu sendoak ziren. Sukaldeak, berogailuak eta arropa-lehorgailuak ere egin zituzten 1950eko hamarkadatik aurrera[1].

700 langile zituen lantegiak Candyk erosi zuenean. Ekoizpenak jarraitu zuen Otsein Hoover markarekin, baina askoren aburuz, garbigailuak kalitatez oso azpitik egon ziren Otsein produktu jatorrizkoek zeukatanerarekin alderatuta. 2014an Candyk erabaki zuen Bergarako bere lantegia eta Otsein garbigailuen lerroa itxiko zirela. Protestak gora-behera, itxiera gauzatu zen, geratzen ziren 170 langileetarik 150 kaleratuz[2][3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Bergarako Candy-Hoover itxi egingo dutela komunikatuko zaiela espero dute langileek - Bergara» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
  2. (Gaztelaniaz) Uriol, Ester. (2002-10-08). «Candy reforzará la fábrica de Euskadi con una nueva línea de producción» Cinco Días (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).
  3. (Gaztelaniaz) Simancas, Un reportaje de P.. (2014-10-31). «Fin a 73 años de historia» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2022-10-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]