Candy (enpresa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Candy (enpresa)
Datuak
Motanegozioa eta enpresa
HerrialdeaItalia eta Espainia
Jarduera
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formasocietà a responsabilità limitata (en) Itzuli
JabeaHaier (en) Itzuli
Historia
Sorrera1945
Sortzailea
SorlekuaMonza
webgune ofiziala
Facebook: CandySouthAfricaPage Edit the value on Wikidata

Candy etxetresna elektrikoen enpresa italiarra da, zabalkunde multinazionala izan duena, eta Brugherion (Milan) du egoitza. 1990eko hamarkadan Mayc euskal enpresa erosi zuen, eta horrekin batera Otsein garbigailu marka. 2014an Bergarako lantegia itxi zuten, eta horrela amaitu ziren Otsein garbigailuak.

Otsein desagerrarazi ondoren Candy taldea hainbat markaren jabe eta ekoizlea da, hala nola Hoover, Candy, Kelvinator, Zerowatt, Gasfire, Süsler, Vyatka, Iberna eta Rosières.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Candyk Monzan du jatorria, Eden Fumagalli delako enpresariaren lantegietan. Han, 1945ean, Italian egindako lehen garbigailua egin zuten.

Candyk zentrifugazioa zeukan lehen garbigailu automatikoa egin zuen 1954an. Gero, beste herrialde batzuetara hedatzen hasi zen, eta atzerrian lehen filiala ireki zuen Frantzian, eta, gero, fabrikazio-instalazioak Txinan, Turkian, Boli Kostan, Sirian, Nigerian, Egipton eta Sobietar Batasunean.[2]

Candy Taldeak erositako enpresak:

  • 1970eko hamarkada: La Sovrana (sukaldeak) eta Kelvinator Italia (hozkailu eta izozkailuak).
  • 1980: Kelvinator UK, Bromborough-eko (Ingalaterra) instalazioak barne.
  • 1985: Zerowatt, garbigailu eta lehorgailuen fabrikatzailea, eta Gasfire, sukalde integratuetakoa.
  • 1987: Rosières, sukaldaritza integratuak egiten dituen enpresa frantsesa
  • 1992: Mayc euskal enpresa, Otsein markaren jabea.
  • 1993: Iberna, hozte teknologien enpresa.
  • 2005: Vesta, Vyatka markako arropa-garbigailuak egiten dituen enpresa errusiarra.
  • 2007: Doruk Ltd., Süsler markarekin fabrikatzen duen enpresa turkiarra.
  • 2013: Baumatic, sukaldeko etxetresnen fabrikatzaile britainiarra.

Candy Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014an Candyk erabaki zuen Bergarako bere lantegia eta Otsein garbigailuen lerroa itxiko zirela. Protestak gora-behera, itxiera gauzatu zen, azken 170 langileetarik 150 kaleratuz. 1992an Mayc erosi zuenean, Bergarako Otsein garbigailuen lantegiak 700 langile zituen[3].

Batzuen ustez, Otsein Hoover markarekin egin ziren garbigailuak kalitatez oso azpitik egon ziren Otsein produktu jatorrizkoek zeukatanerarekin alderatuta[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Candy (empresa)» artikulutik itzulia izan da, 2022-04-30 data duen 143232596 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-04-30 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. a b Ester Uriol. (8 de octubre de 2002). «Candy reforzará la fábrica de Euskadi con una nueva línea de producción» Cinco Dias.
  2. Una storia che parla anche di te. .
  3. (Gaztelaniaz) Simancas, Un reportaje de P.. (2014-10-31). «Fin a 73 años de historia» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2022-10-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]