Owlboy

Wikipedia, Entziklopedia askea
 Owlboy
Jatorria
Argitaratze-data2016
IzenburuaOwlboy
Jatorrizko herrialdeaNorvegia
ArgitaletxeaD-Pad Studio (en) Itzuli
Banatze bideabanaketa digital eta deskarga digitala
Ezaugarriak
Genero artistikoaMetroidvania
Hizkuntzaingelesa
Joko-moduabakarka jokatzeko modua
EuskarriaMicrosoft Windows, macOS, Linux eta Nintendo Switch
Adin-sailkapenaEveryone 10+
Software motoreaMicrosoft XNA (en) Itzuli
Ekoizpena
GaratzaileaD-Pad Studio (en) Itzuli
owlboygame.com

Owlboy plataforma abentura bideojokoa da, Norvegiako D-Pad Studio garatzaile independenteak sortua.[1] Jolasaren garapen prozesua nabarmenki luzatu zen, 2007an hasi zen eta 2016ko azaroan kaleratu zen.

Jostagarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokalariak Otus kontrolatzen du, hegan egin eta hegaz egiten duen bitartean objektuak garraiatzeko gai dena. Objektu horien erabilera aldakorra izan daiteke, baina batez ere urrutiko arma, arma jaurtigarri eta buruhausgarriak ebazteko tresna gisa erabiltzen dira. Jokoak aurrera egin ahala, Otusek aliatuak lortzen ditu, eta bakoitzak bere arma du, berezko ezaugarriak dituena.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Owlboy zeruaren lurraldean kokatuta dago; beheko munduko uharteak gertaera katastrofiko batek banandu ditu. Jokalariak Otus izeneko mutil bat kontrolatzen du, hontz antropomorfikoz osatutako arraza bateko kide da, Hontzak bezala ezagunak direnak. Pirata-talde batek Otusen herrixkari erasotzerakoan, Otusek bidaia bat hasten du hau piratengandik salbatzeko eta Hontzei buruzko galdutako egiazko informazioa aurkituko du.[2]

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Owlboy Vellie izeneko kokaleku hegalarian gertatzen. Irla askok osatzen dute herrixka, eta bertan gizakiak eta hontz humanoideak bizi dira elkarrekin. Advent izeneko hiri hegalaritik hurbil kokatuta dago Vellie, ingur horretako hiriburua dena, hain zuzen ere. Hontzen arrazakoek, berez, ez dute hegan egiteko gaitasunik beren izen bereko animalia basatiek bezala, baina hontz-kapa baten laguntzarekin hegan egiteko gaitasuna lortzen dute. Vellie eta Advent inguruko eremuetan antzinako erlikiak eta tenpluak daude, aspaldian Hontzak ugariagoak izan eta lurraldea gobernatzen zutenekoak.[3]

Istoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia nagusia Otus da, mutua dena. Jolasaren hasieran Otus eta bere zaintzailea den Asio agertzen dira, Asio Otus entrenatzen ari da Hontza izan dadin. Asiok Hontz-kapa bat ematen dio, hegan egiteko gaitasuna ematen diona. Otus Vellieko beste kideengandik mespretxatua da, istripuak izateko joera baitu. Horregatik, Otus ez dute ikusten Hontz izenaren oinordeko egoki gisa. Honek egoera malenkoniatsura eramaten du Otus, baina bere lagun Geddyk lagunduko dio. Geddy Vellieko Guardiaren partaidea den gizakia da. Pirata-talde batek eraso Vellie herrixka erasotzen duenean, Otusek bidaia bat hasten du Geddyrekin, herrixka salbatzeko, eta baita gainerako mundua salbatzeko ere. Bidean, aliatu gehiago egin dituzte, Alphonse pirata ohia barne, eta Twig, piraten aliatu ohia. Piraten aurka borroka egiten duten bitartean, antzinako Hontzen egiaren berri izango dute, eta beraien akatsak zuzentzeko lan egin behar dute.[4][5]

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Owlboy-ren inspirazioa hainbat iturritatik etorri zen, eta gehienak Andersenek Nintendoren jokoetarako daukan zaletasunetik etorri ziren. Oinarrizko mekanika Super Mario Bros. 3 Tanooki jantzitik etorri zen, baina alderantzizko mekanikarekin.[6] Era berean, Andersenek <i id="mwJg">Kid Icarus</i> serieko joko berri baten zurrumurruetan ere interesa agertu zuen, joko horien hegaz egiteko mekanika 3D-ra nola moldatuko zen pentsatuz. Hori dela eta, Andersen konturatu zen bere jokorako 2D diseinuak hobeto funtzionatuko zuela.[6] Azkenik, Andersen kaleratua izateko prestatzen ari zen Wii-ak inspiratuta, eredu zaharreko bideojoko bat sortzeko aukera handia zegoerla sentitu zuen.[6]

2007an hasi zen garatzen jokoa, eta hamarkada bat eman zuen garatze-bidean.[7] Taldea zaleen itxaropenez arduratu zen eta ondorioz behin baino gehiagotan hasi zen jokoa garatzen. Andersenek ere depresioaren sufrimenduari aurre egin behar izan zion.[6] Owlboy batez ere Windowsen oinarritutako konputagailu pertsonaletarako kaleratu zuten, baina D-Pad-ek kontsoletarako kaleratzea ere pentsatu zuen.[8] Nintendo Switch-en bertsio bat 2018ko otsailean argitaratu zen, PlayStation 4 eta Xbox One bertsio atzeratu zirelarik.[9] Jokoa PAX 2013n erakutsi zen.[10] PAX 2016 programan jakinarazi zen jokoa 2016ko azaroaren 1ean merkaturatuko zela.[11][12]

Harrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argitaratu baino lehen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Owlboyk jokozk iruzkin positiboak jaso zituen komunikabideetatik. Kotakuko Luke Plunkettek 2013. urtean esan zuen "merezi izan zuela" hura garatzeko denbora luzearen zain egotea. Arte-estiloari dagokionez, honako hau aipatu zuen: "...eta jolasaren arte estiloa maitagarria, zerbait deskribatzaileagoaren faltan , Wind Waker-en Genesis bertsio batean pentsarazten didana." VG247ko Dave Cook-ek honela deskribatu zuen jokoa: "itxura dotore samarra duen 2D pixel-artedun plataforma jokoa".[1][8] Rock, Paper, Shotguneko Nathan Graysonek atsekabetuta adierazi zuen 2013rako jokoak oraindik ez zuela kaleratze datarik "berri txarrak – zera epaitzera eramaten duten berriak, asaldagarriak eta bestela zorigaitzekoak diren gertaerak.[13] Kill Screen webguneak jolasaren garapen-ziklo luzea Fez bideojokoarenarekin alderatuko zuen, antzeko garapen-aldi bat behar izan zuen beste indie joko bat. Bi jokoak honela deskribatu zituen: "estudio independenteek sortutako platforma bidezko bideojoko retro-sentimentalak, erabiltzaileei lortuko zutela asko agindu zietenak baina inoiz kaleratuko ez zirela ziruditenak.[14]

Argitaratu ondoren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaleratutakoan, Metacritic-en arabera, Owlboyk "orokorrean aldeko iruzkina" jaso zituen. IGN-ko Chloi Rad-ek 9.3/10 eman zion jokoari, eta honela idatzi zuen: "Distira erakusten du hainbat aldagaiei esker, Metroidvania estiloa eta arruntak ez diren pertsonaien aukeraketagatik". Jokoak 100.000 kopia saldu ditu.[15]

Beste hedabide batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otus, Bounty Battle izeneko borroka generoko indie bidekoojoan hautatu daitezkeen pertsonaietako bat da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Plunkett, Luke. (January 21, 2013). Damn It, Owlboy, Why Aren't You Out Yet. Kotaku. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "outyet" defined multiple times with different content
  2. Welcome to a world in the sky!. OwlboyGame.com.
  3. «Owlboy» www.owlboygame.com.
  4. (Ingelesez) «Review: Owlboy» Destructoid.
  5. Media Glitch. (2018-05-30). Everything you wanted to know about Owl Boy Interview, never before seen stuff and Q&A. .
  6. a b c d Klepek, Patrick. (26 October 2016). «The Exhausting Ten-Year Journey to Release 'Owlboy'» Vice. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "Owlboyvice" defined multiple times with different content
  7. Donnelly, Joe. (August 25, 2016). Owlboy release date set after nine years in development. .
  8. a b Cook, Dave. (January 9, 2013). «Owlboy: PC version releasing in 2013, console port being considered» VG247.Cook, Dave (January 9, 2013). "Owlboy: PC version releasing in 2013, console port being considered". VG247. Retrieved October 20, 2014. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "vg247 2013" defined multiple times with different content
  9. «Owlboy Coming to Switch, Xbox One, PS4 Next Year» IGN November 2017.
  10. Hillier, Brenna. (July 30, 2013). PAX Prime indie showcase titles include Towerfall, Owlboy. VG247.
  11. Donnelly, Joe. (September 6, 2016). «Owlboy release date finally confirmed after nine years in development» PC Gamer.
  12. McWhertor, Michael. (August 24, 2016). «After eight years, beautiful platformer Owlboy looks like it's finally coming out» Polygon.
  13. Grayson, Nathan. (July 10, 2013). «ELEVATEWAR: Owlboy Dev's Elevator Brawler Savant» Rock Paper Shotgun.
  14. Priestman, Chris. (August 25, 2016). «NEARLY 10 YEARS IN THE MAKING, THERE'S STILL PLENTY OF REASON TO CARE ABOUT OWLBOY» Kill Screen.
  15. Madsen, Jo-Remi. (April 7, 2017). «Indies On Tour - How we escaped the office, and discovered the world» Gamasutra (UBM plc).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]