Edukira joan

Pópulo (Cádiz)

Koordenatuak: 36°31′44″N 6°17′37″W / 36.52881°N 6.29373°W / 36.52881; -6.29373
Wikipedia, Entziklopedia askea
Pópulo
auzoa
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaCádizko probintzia
UdalerriaCádiz
Geografia
Koordenatuak36°31′44″N 6°17′37″W / 36.52881°N 6.29373°W / 36.52881; -6.29373
Map
Demografia

Populo (gaztelaniaz: El Pópulo) Cádizeko (Espainia) hirigune historikoko auzoa da, 2. barrutikoa. Hiriaren iparraldean dago, Atlantikotik gertu, San Juan eta Santa Maria auzoen artean. Auzoa cadiztarrek eta turistek sartu nahi ez zuten degradatutako eremua izatetik, hiriko harribitxietako bat izatera igaro da urte gutxitan. Europako auzorik zaharrenetakotzat jo daiteke.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriko auzorik zaharrena da, katedrala, erromatar antzokia edo Almirantearen etxea daude bertan. Erdi Aroko hiri harresitu zaharraren eremua hartzen du. XIII. mendeko hiru arkuk mugatzen dute, horietako bat jatorri islamiarrekoa.[2]

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Populo auzoaren izena XVI. mendeko harresietako ate batean hiria babesteko jarri zen Ama Birjinaren koadro batetik dator. Margolanean «Ora pro populo» irakur zitekeen («herriaren aldeko otoitz egin» latinez).

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]