PDCA

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
PDCA zikloaren diagrama.

PDCA (Plan, Do, Check, Act ingelesezko hitzetatik sortutako akronimoa), Shewart zikloa edo Deming zikloa izenez ere ezaguna, enpresa eta bestelako erakundeen etengabeko hobekuntza eta kalitaterako metodologia bat da, jatorrian Walter Shewhart estatistikariak eta William Edwards Deming irakasle eta aholkulariak proposatutakoa. Hasiera batean, Plan-Do faseetara mugatu zen, baina Peter Drucker kudeatzaileak Check eta Act faseak gehitu zituen, etengabeko kalitatearen alde, kalitate-zirkuluak integratzeko. Izan ere, kalitatearen kudeaketak PDCA zikloa erabiltzen du planifikazioako estrategiak modu egokian bideratzeko, horretarako inguruneko alderdiak baloratuz (Check) eta gero ingurunean jarduteko (Act), planifikaziora bueltatzeko beste behin, ingurunea aldatzeko mugimenduak eginez. Filosofia hori garatuz, JP Morgan banketxeak enpresak aztertu zituen, inbertsioak egin behar zituzten ala ez erabakitzeko, eta enpresen %90etan mozkinak eman zituzten, JP Morgan banketxeak haietan PDCA zikloa inplementatu ondoren. Ikerketek diotenez, PDCA metodologiaren bitartez inbertsioen %80 bihurtzen dira errentagarri.

Pauso hauetan laburbiltzen da:

  • Plan edo planifikatu: helburuak ezarri eta helburu horietarako politika eta programak zehaztu;
  • Do edo egin: ezarritako politika eta programei ekin;
  • Check edo egiaztatu: emaitzak jaso eta helburuak bete diren aztertu;
  • Act edo zuzendu: helburu eta emaitzen arteko diferentzien kasuak aztertu edo beharrezko erabakiak hartu eta zuzenketak egin.

Zikloa etengabe burutu behar da, helburu berriak etengabe planteatuz, erabateko kalitatearen alde.