Palladianismo
Itxura
Palladianismoa Andrea Palladioren estiloan oinarritutako arkitektura-mugimendua da, 1715-1750 bitartean Britainia Handian eta areago Estatu Batuetan nagusi izan zena.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Simetria, erregulartasuna eta xehetasunen zehaztasuna ziren palladianismoaren ezaugarri nagusiak. Palladiok berak ez zuen altzaririk egin, baina palladianismoaren barruan Palladioren estiloko etxeetarako barne-dekorazioa ere landu zen. Palladinismoko arkitekto ezagunenak Burlington eta William Kent izan ziren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.