Panfilo Alexandriakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Panfilo Alexandriakoa
Bizitza
Jaiotza Alexandria, ?
Herrialdea  Egipto
Heriotza ?
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta medikua

Panfilo Alexandriakoa (antzinako grezieraz: Πάμφιλος ὁ Ἀλεξανδρεύς) I. mendeko Antzinako Greziako gramatikari bat izan zen, Aristarko Samotraziakoaren eskolakoa.

Hitz arrotz edo arraroen 95 liburukiz osatutako hiztegi baten egilea izan zen.[1] Jatorrizko ideia, hala ere, ez bide zen berea izan, beste gramatikari batena baizik: Zopiriorena. Zopiriok, antza, obraren hasierako lau liburukiak prestatu zituen. Panfiloren lana gaur egun galduta dago. II. mendean Diogenianok obra horren epitome edo laburpena egin zuen, eta hori izan zen Hesikhios Alexandriakoak egindako hiztegiaren oinarria.[2]

Panfilo, bestetik, Ateneo Naukratiskoak prestatutako Deipnosophistai (Jakintsuen oturuntza) liburuan autoritatetzat aipatuta ageri da. Suda entziklopedian Panfilo izeneko filosofo bat eta haren idazlanak aipatzen ziren; lan horietako batzuk ziur aski Panfilo Alexandriakoarenak ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Schmidt, M. (1862) Allgemeine Encyclopedic, Hesikhios Alexandriakoaren edizioaren eranskina, IV. liburuki.
  • Westermann, A. (1848) Real-encyclopeddie.