Para todos, exemplos morales, humanos y divinos . en que se tratan diversas ciencias, materias y facultades . repartidos en los siete dias de la semana
Para todos, exemplos morales, humanos y divinos . en que se tratan diversas ciencias, materias y facultades . repartidos en los siete dias de la semana | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Juan Perez de Montalban |
Argitaratze-data | 1702 |
Izenburua | Para todos, exemplos morales, humanos y divinos : en que se tratan diversas ciencias, materias y facultades : repartidos en los siete dias de la semana / por el Doctor Juan Perez de Montalvàn ... |
Ekoizpen lekua | Iruñea |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | gaztelania |
Para todos, exemplos morales, humanos y divinos . en que se tratan diversas ciencias, materias y facultades . repartidos en los siete dias de la semana 1702an, Iruñean, Juan Pérez de Montalbán (1602-1638) idazle madrildarrak Alonso Pérezen inprimategian plazaratu zuen liburua da. Gaztelaniaz argitaratu zen. Lehenengo edizioa 1635ekoa da.[1]
Liburua benetako saski-naski bat zen, elementu hauekin osatuta: adibide moralak, bi auto, lau komedia, hiru eleberri eta katalogo bat.[2]
Liburu hau Montalbánen ezagunena izan zen. Boccaccioren Dekamerona liburuan moduan, hemen ere egileak narrazio eskema bat ezartzen du eta bertan elementu desberdinak sartzen doaz. Antza denez, Jerónimo de Villayzán antzerkigilearen aurkako erreferentzia badira; antza, arteko etsaitasuna plagio baten ondorioz izan zen.
Francisco de Quevedok, bestetik, asko haserretu zen liburu honekin. Haserrearen arrazoia edukietako batzuen harrokeria eta moral eskasagatik zen. Baina baita ere Quevedok Montalbánen aita kritikatu zuen zeren eta, antza, Buscónen edizio pirata bat atera zuelako. Quevedok zion Montalbán Lope de Vega plagiatzaile eskasa zela eta Para todos liburua "eltzea bezalako liburu ustela" zela uste zuen.[3]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ https://ruidera.uclm.es/xmlui/handle/10578/24459
- ↑ Cervantes Birtual. [1]
- ↑ Quevedo, F. Prosa festiva completa. Madril, Cátedra, 1993, 472.or. eta 475.or.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz):Liburuaren bertsio digitala.