Edukira joan

Paradiset brinner

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paradiset brinner
Jatorria
Argitaratze-data2023
IzenburuaParadiset brinner eta Paradise is Burning
Jatorrizko hizkuntzasuediera
Jatorrizko herrialdeaSuedia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Mika Gustafson (en) Itzuli
[[Kategoria:Mika Gustafson (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Alexander Öhrstrand (en) Itzuli
Mika Gustafson (en) Itzuli
[[Kategoria:Alexander Öhrstrand (en) Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Mika Gustafson (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaTriArt Film (en) Itzuli
[[Kategoria:TriArt Film (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]

IMDB: tt21874690 Allocine: 303584 Edit the value on Wikidata

Paradiset brinner 2023ko Mika Gustafson suediar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Laura, Mira eta Steffi ahizpak dira. 16, 12 eta 7 urte dituzte, eta bakarrik bizi dira beren ama etxetik joan zenetik. Bizimodu nahiko kaotikoa daramate, eta, hala ere, eroso daude kaos horretan; moldatzen dira. Laurak, ahizpa nagusienak, amaren edo helduaren rola izango du, etxeko zereginen ardurak bere gain hartuko ditu, Mirak eta Steffik haur izaten jarraitzen duten bitartean. Baina Laura ez dago eroso ahizpa arduratsuaren paperean; azken finean, nerabe bat da, nerabe urduri eta apur bat oldarkorra, eta, ahizpengatik edozer egiteko prest dagoen arren, nerabe izan nahi luke.[1]

Hiru nesken egoera konplikatzen hasiko da gizarte zerbitzuetako langile batek amarekin biltzeko eskatuko dienean. Laura bilera atzeratzen saiatuko da, baina hiru ahizpen bizimoduak susmoak piztu ditu, eta bururatuko zaie ama ordezkatuko duen norbait topatzea dela aukera bakarra. Nahaste horren guztiaren erdian ezagutuko du Laurak Hannah, 30 urte inguruko emakume bat.[1]

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Ahizpen laguntza apur batekin» Berria 2024-06-05 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zinema Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.