Parapolizia
Parapolizia edo talde parapolizial terminoak estatuaren kontrol ofizialetik at polizia lanak burutzen dituen taldeak barnehartzen ditu. Termino lausoa da, herrialdea eta egoera zein den, polizia ez dagoen tokietan segurtasun publikoa bermatzeko hiritarrek beraiek antolaturiko taldeak zein poliziarekin elkarlanean errepresio politikoaren «lan zikina» burutzen duten miliziak bil ditzake, legez kanpo edo legearen barnean. Testuinguru zenbaitetan, segurtasun pribatuko konpainietako ajenteak ere parapolizian barnehartu dira, herrialde gehienetan hauen eskumenak legez guztiz zehaztuta badaude ere. Nolanahi ere, parapolizia jarduera aski kritikatu dute gizarte eragileek, talde hauek giza eskubideen aurka burutzen dituzten ekintzak direla eta, zuzenbide estatuak eskaini behar dituen berma eta kontroletatik at.