Partido del Karma Democrático

Wikipedia, Entziklopedia askea
Partido del Karma Democrático
Sorrera: 2000ko urtarrilaren 27a
Buruzagia: Bosco el Tosco
Ideologia: Umorea
Eremua: Bizkaia
Egoera: Aktiboa
Webgunea: web.humorenlared.com

Partido del Karma Democrático (PKD) Bizkaiko alderdi politikoa da, umorea bultzatzen duena.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdia 2000ko urtarrilaren 27an "Karma Dice" umorezko fanzine[1] inguruan jaio zen, euskal alderdi politikoak zirikatzeko eta zentzugabekerien aurrean umorea bultzatzeko asmotan.

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PKD 2000 urtetik aurrera Udal, Eusko Legebiltzarrerako eta Hauteskunde Orokorretan hartu du parte. 2001eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundetan 2.000 boto lortu zituen, %0,14a lortuz. 2007ko Udal Hauteskundetan 1.000 boto lortu zituen Bilboko alkatetza lortzeko.

Ideologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PKDren zutabeak umorea bizimodua izatea, pintxoak eta kanpoko bazkari eta afariak biztanleria parte-hartzeko tresnak izatea, amodio askea eta Hirugarren Munduari kanpo-zorra kentzea dira.

Lema "PKD el voto inútil. El voto como tú." dute (euskaraz: "PKD: alferrikako botoa. Zu bezalako botoa"). Buruzagia, berriz, Bosco San Martín edo Bosco el Tosco izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Humorenlared.com» Humorenlared.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]