Partxis plaza (Eskoriatza)

Koordenatuak: 43°01′16″N 2°31′27″W / 43.0211311°N 2.5240597°W / 43.0211311; -2.5240597
Wikipedia, Entziklopedia askea
Partxis plaza (Eskoriatza)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaEskoriatza
Koordenatuak43°01′16″N 2°31′27″W / 43.0211311°N 2.5240597°W / 43.0211311; -2.5240597
Map

Partxis plaza Eskoriatzan dagoen plaza berezi bat da, partxis taula erraldoia margotua duena. Manuel Muñoz kiroldegiaren alboan dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskoriatzako San Pedro auzoaren alboan Intxaurtxueta izeneko futbol zelaia zegoen. Zelaia kendu zutenean toki hartan bertan Intxaurtxueta auzoa eraiki zuten baina auzo bien artean hutsune txiki bat gelditu zen. San Pedroko eta Intxaurtxuetako auzotarrek 1998. urtean partxis erraldoi bat marraztu zuten zoruan[1].

Denbora pasa zen eta margoa desagertzen ari zela ohartu zirenean 2011. urtean berriz margotu zuten, oraingoan margo iraunkorrarekin. Inaugurazio eguean plazari "Partxis plaza" izena jarri zitzaion ofizialki eta plaka bat ezarri zen honen adierazgarri[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Bi auzoren batura, ofizialki izendatuta - Eskoriatza» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]