Edukira joan

Pascual Iriarte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pascual Iriarte
Bizitza
JaiotzaXVII. mendea
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakitsasturia

Pascual Iriarte espainiar nabigatzailea izan zen XVII. mendean, Antonio de Vea kapitainarekin batera Pazifikoko esplorazioetan.

Berarekin irten zen Callaotik 1674ko irailaren 21ean. Chiloé uhartean ontzia desgaituta zegoen, beraz, Veak beste ontzi txikiagoetan jarraitu zuen bere bidaia eta Iriarteri eman zio ardura hondatutako ontzia konpon zezan, baina aurrerapen handirik egin ez zuenez, Iriartek beste ontzi bat hartu eta esplorazioari ekin zion bidaia, 52º-ko latitudera iritsiz. (Magallanes itsasartearen ekialdeko bokalea).

1676ko martxoaren 6an, Vea eta Iriarte Chacaoko (Chiloé uhartea) portuan elkartu ziren eta Perura itzultzea erabaki zuten. Espedizio horretan Iriartek bere semeetako bat eta 18 eskifaia-kide galdu zituen. Hala ere, Iriarte jenerala bizirik atera zen eta handik urtebetera korrejidore gisa bidali zuten Villa de Oropezara (egungo Boliviako Cochabamba hiria). Handik gutxira Justicia Mayor ere izendatu zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]