Edukira joan

Patrice Talon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patrice Talon


Beningo Errepublikako presidente

2016ko apirilaren 6a -
Thomas Boni Yayi
Bizitza
JaiotzaOuidah (en) Itzuli, 1958ko maiatzaren 1a (67 urte)
Herrialdea Benin
Familia
Ezkontidea(k)Claudine Talon
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaUniversité Cheikh Anta Diop (en) Itzuli
École nationale de l'aviation civile
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta enpresaburua
Jasotako sariak
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoahautagai independente

IMDB: nm12494493 Twitter: patricetalonpr Edit the value on Wikidata

Patrice Talon (Ouidah, 1958ko maiatzaren 1a) benindar enpresaburu eta politikaria da. Beningo Errepublikako presidentea da 2016tik.[1]

Patrice Guillaume Athanase Talon Ouidahen jaio zen, 1958ko maiatzaren 1ean. Zientzietako gradua lortu zuen Dakarreko Unibertsitatean, eta Parisko Abiazio Zibileko Eskola Nazionalean sartu zen.[2] Pilotua izan nahi zuen, baina ez zuen azterketa medikua gainditu.

Beninera itzulirik, nekazaritza-banaketako negozioetan jardun zuen, eta inperio bat eraiki zuen herrialdeko klase politikoarekin zituen loturei esker. Hori zela eta, "Kotoiaren erregea" ezizena eman zioten. Thomas Boni Yayi presidentearen jarraitzaile, 2006ko eta 2011ko hauteskundeetarako kanpainak finantzatu zizkion.[2]

Hautagai independente gisa aurkeztu zen 2016ko martxoko presidentetzarako hauteskundeetara. Lehenbiziko bozketan bigarren amaitu zen, Lionel Zinsouren atzetik, baina bigarren txandan nagusitu zitzaion botoen %65ekin.[2] 2021eko hauteskundeak lehenbiziko itzulian irabazi zituen, botoen %86,3 jasota. Oposizioak, ordea, Talonen autoritarismoa salatu zuen.[3][4]

2025eko abenduaren 7an, militar talde bat presidente kargutik kentzen saiatu zen. Berri agentzien arabera, armadak zapuztu zuen presidentearen jauregiaren aurkako erasoa eta matxinoak atxilotu.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Jounaïdi, Aabla. Bénin: Patrice Talon, le président de la rupture?. Radio France Internationale, 2016ko martxoak 22, rfi.fr (kontsulta data: 2025-12-10).
  2. 1 2 3 H.E. Patrice Talon. summit.norwegianafrican.no (kontsulta data: 2025-12-10).
  3. Deveaux, Jacques. Présidentielle au Bénin : Patrice Talon prend goût au pouvoir et la démocratie s'en ressent. franceinfo.fr (kontsulta data: 2025-12-10).
  4. 1 2 Armadak kontrola berreskuratu du eta Estatu kolpea zapuztu Beninen. Naiz, 2025eko abenduak 8, naiz.eus (kontsulta data: 2025-12-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]