Patricia Zugasti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patricia Zugasti
Bizitza
JaiotzaErrezu2000ko abuztuaren 7a (23 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria

Patricia Zugasti Osés (Errezu, Nafarroa Garaia, 2000ko abuztuaren 7a) euskal futbolaria da. Aurrelari postuan jokatzen du[1].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

10 urte zituela Donibane Kirol Elkartean sartu zen eta hurrengo urtean Ardoiko kadete mailako taldean jokatu zuen. Nafarroako hainbat taldetan ibili zen (Ardoi, Lagunak, Mulier eta Gazte Berriak) harik eta 2017an Osasunak fitxatu zuen arte[2].

2019an egin zuen debuta talde nagusiarekin bigarren mailan. Partida guztiak jokatu zituen. Hurrengo urtetan ere titularra izan zen[3] eta 2022-23an taldeak goren mailara igotzea lortu zuen[1]. Patricia Zugastik 11 gol sartu zituen[2]. 2023-24 denboradirako Bilboko Athletic taldeak fitxatu zuen[4].

2022ko abenduaren 20an Euskal Herriko selekzioarekin jokatu zuen Txileren aurka. Euskaldunek 3-0 irabazi zuten[5].

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Urteak
Osasuna 2017-2023
Athletic 2023-

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Conde, Enrique. (2023-06-03). «La delantera Patricia Zugasti se despide de Osasuna» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-08-16).
  2. a b «Patricia Zugasti | Jugadora: Delantera | Athletic Club Website Oficial» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-16).
  3. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-03-28). ««Tenemos experiencia pero también fantasmas que tenemos que alejar»» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-08-16).
  4. Gascon, Ainara Arratibel. (2023-08-16). «Aro berri bati ekiteko prest eta ilusioz» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-16).
  5. Gascon, Ainara Arratibel. (2023-08-16). «Euskal Selekzioa Txileri gailendu zaio, serio jokatuta» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]