Edukira joan

Patristika

Wikipedia, Entziklopedia askea

Patristika lehen "Elizaren gurasoen" edo teologoen pentsamendua eta lanen multzoa dira. Kristau elizaren tradizioaren fundatzaile horien artean nabarmenena Agustin Hiponakoa da.

Patristika I. eta VIII. mendeen artean garatutako kristautasunaren pentsamenduaren, doktrinaren eta lanen azterketa da. Mende horietan Elizaren Gurasoak deiturikoak, gai horien inguruan ausnartu eta idatzi zuten lehen egileak izan ziren. Patristika hitza latinezko patres hitzetik dator, "aita" esan nahi duena.

Idazle talde horrek, eskola monolitiko bat inoiz osatu ez zutenak, erlijio kristauaren ezagutzak bateratu eta erlijioaren eduki dogmatikoa ezarri zuten, sinesmen kristauei buruzko azalpen logikoa emateko eta dogma paganoen eta heresien aurrean defendatzeko.[1]

Patristika eta Patrologia antzeko ikasketa gaiak dira, batzuentzat ia gauza bera, eta beste batzuentzat, aldiz, desberdindu beahr dira. Patrologíak testuinguru historikoan, biografian eta antzinako eliz egileen testuen benetakotasuna aztertzen du. Patristikak, bestalde, "Elizako Gurasoek sortutako doktrinak, eduki filosofikoa eta teologia aztertzen ditu (K.o. I-VIII. mendeak).[2]

ecwiki, Enciclopedia católica online web gunean, hau irakur daiteke: Patrologia, Elizako Gurasoen idazkien azterketa, Ingalaterran ohikoagoa izan da patristika izena erabitlzea, edo are arruntagoa, "patristikaren azterketa" esaldia. Idazle batzuek, batez ere Alemanian, patrologia eta patristika bereizi dituzte: adibidez, Fesslerrek patrologia gisa definitzen du "Gurasoen lanak erabiltzeko behar den guztia hornitzen duen zientzia, eta, beraz, bere autoritatearekin, horien benetakotasuna epaitzeko irizpideak, horietan dauden zailtasunak eta horiek erabiltzeko arauak jorratzen dituena". Baina Fesslerren "Institutiones Patrologi”" (Patrologiaren iksaketarako idatzi zituen gidaliburuak) berak irismen zabalagoa du, Patrologiak izeneko antzeko beste lan batzuek ere irismen zabalagoa dute, horietatik erabilgarriena, Otto Bardenhewer da (1851 – 1935) alemandar patrologarena da.

Bestalde, Fesslerrek patristika honela deskribatzen du: "teologia-zientzia bat da, eta, horren bidez, fedearekin, moralarekin edo diziplinarekin zerikusia duen guztia biltzen eta antolatzen da Gurasoen idazkietan". Azkenik, Gurasoen bizitzak eta lanak deskribatzen dituen beste zientzia bat dago, historia literarioa dena. Desberdintasun horiek ez dira gehiegi kontsideratzen, eta ez dirudi oso beharrezkoak direnik; azterketa patristikoaren alderdiak baino ez dira, funtsezko teologiaren, teologia positiboaren eta historia literarioaren parte diren aldetik. Patrologia hitzaren beste esanahi bat Abate Mignek argitaratutako Gurasoen lan osoen bilduma handiaren izenburuak ekarri du: "Patrologia Latina" (PL), 221 liburuki, eta "Patrologia Graeca" (PG), 161 liburuki.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Digitales, Comunicaciones. (2019-07-05). «la Asociación Internacional de Estudios Patrísticos becó a docente sergista» Universidad Sergio Arboleda (kontsulta data: 2026-05-11).
  2. (Gaztelaniaz) Patrística – Patrología | Theologica Latino Americana. (kontsulta data: 2026-05-11).
  3. «Patrología - Enciclopedia Católica» ec.aciprensa.com (kontsulta data: 2026-05-11).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.