Patuaren Gaua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Milaka irainiarrak Patuaren Egunaren gauean otoitz egiten Reza Imanaren Santutegian.

Laylat al-Qadr edo Laylatu l-Qadr (arabieraz: لیلۃ القدر), euskaraz Patuaren Gaua, musulmanen Ramadanen ospatzen den data garrantzitsua da. Musulmanentzat berebiziko gaua da.

Tradizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patuaren Gauak Mahoma profetak bihotzean musulmanen liburu sakratua den Koranaren lehenengo errebelazioa jaso zuen gaua gogorarazten du.[1]

Sinesmena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musulmanen ustez, gau horretan hurrengo urte osoaren zoria erabakitzen da; horregatik, gau osoa, Alari otoitz egiten igarotzen dute, haren errukia eta laguntza eskatzeko; praktika hau Ihya izenarekin ezagutzen da, hau da, "Pizkundea". Gertaera horren data egutegian ez da zehatza. Uste dute hiru gauetako batean Alak urte guztiko patua zehazten duela, ez bakarrik norberarena, baizik eta mundu guztiarena.[2] Ramadanaren hasiera eta amaiera bezain garrantzitsua da Patuaren Gaua; Ramadan hilabetearen azken herenaren barruan kokatzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]