Pavloven Zakurrak (musika taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Pavloven Zakurrak[1] Donostian 2015ean sortutako rock eta rap taldea da. Kontzertu ugari eman ondoren Gipuzkoako herrietatik disko autoekoiztu bat atera zuten 2018ko hasieran, Chan estudioan grabatua.[2]

Abeslaria, bi gitarra, baxua, bateria eta DJ batez konposatua dago taldea, erritmo ugari nahastuz kantetan. Letrak euskara eta gaztelerazkoak dira, orokorrean ildo politikoak jarraitzen dituztenak. Euskal independentzia, planteamendu iraultzaileak edota mezu antikapitalistak oso presente edukiz.

Rock, rap, funky hardcore-a eta metal estiloak nahasten dituen taldea da, Rage Against The Machine, Molotov edo Def Con Dos taldeak erreferente izanik.

Taldea 2015ean sortu zen arren, taldekideak Gipuzkoako beste talde batzuetatik datozte, urteetan lan musikalak eginez estilo ezberdinetan.

Abeslaria, Belebeltz, Donostiako Sahats Soul rap taldean hasi zen musika argitaratzen[3] eta, taldearen amaierarekin, bakarka jarraitu zuen kantak ekoizten eta kontzertuak ematen[4].

Gitarrak, Mr. Evil eta Xumai urtetan ibili dira gitarra (Mr. Evill) eta teklatua (Xumai) jotzen Ezustean rock taldean[5], baita eta elektrotxarangatan.

Baxua, Mala, baxista bezela aspalditik ibili da Goragaleak[6] eta Pelayo y sus malditos[7] rock taldeetan, hauen amaiererarte.

Bateria, Taco, Malarekin batera Pelayo y sus malditos taldean ibili zen, taldearen bi diskoetan parte hartuz.

Dja, Dj Keko[8], Donostian ezagun egin da azken urteetan jai desberdin askotan aurkeztuz, bereziki Guardetxean Kubeba taldeak antolatutako jai desberdinetan techno underground estilo ezberdinak jartzeagatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]