Rage Against the Machine
Rage Against The Machine | |
---|---|
![]() Rage Against The Machine 2008an. | |
![]() | |
Datuak | |
Ezizenak | RATM Rage |
Jatorria | ![]() |
Musika mota | Rap metal Funk metal |
Urteak | 1991–2000 2007 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Sony BMG Music Epic |
Taldekideak | |
Tom Morello Zack de la Rocha Brad Wilk Tim Commerford | |
Informazio gehigarria | |
www.ratm.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Rage Against the Machine edo RATM 1991n Los Angelesen sortutako musika taldea da, hard rock, funk eta rap musikak (rapcore deritzona) nahastean aitzindaria. Ikusmolde ezkertiarra edukita, mezu soziala duten hard rock talde ospetsuenetakoa izan da 1990eko hamarkadan. Bere garaian, laukoteko hiruk, Tom Morellok, Tim Commerfordek, eta Brad Wilkek, (Zack de la Rocha falta da) Soundgardengo Chris Cornell abeslari ohiarekin batera, Audioslave osatu zuten.
2007. urtean taldeak berriro jotzeari ekin dio , zazpi urte eta gero lehenengo kontzertua Kaliforniako Coachella jaialdi famatuan emanez
Aurreko hard rockaren instrumentazioa zein Public Enemy edo Afrika Bambaataa rap musikariak izan dira Rage Against the Machine taldearen eragin nagusiak. Errimak nahiz Tom Morelloren ezohiko gitarra teknikak zaildu egiten dute taldea genero batean sailkatzea.
Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Rage Against the Machine (1992)
- Evil Empire (1996)
- The Battle of Los Angeles (1999)
- Renegades (2000)