Peña Baiona (Aviron Bayonnais)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Peña Baiona Lapurdiko Baiona hiriburuko Aviron Bayonnais Euskal Herriko errugbi taldeko ereserkia da. Abestiak izena Aviron Bayonnais taldeko zaletuei zor die, jarraitzaile zuri-urdinenezizena Peña Baiona baita. Hitzak bi bertsioetan daude abestu frantsesez eta euskaraz ohi dira.

Ereserki hau Baiona hiriburuan hagitz ospetsua da, hiri honetan ospatutako musika emanaldi, abesbatza nahiz Baionako bestetan maiz entzun daitekeelarik.

Udo Jürgens austriarraren Griechischer Wein kantaren bertsioa da. José Vélez kantari kanariarrak Vino Griego izenburuarekin ezagun egin zuen baina jatorriko bertsioa austriarrarena da. 2009ko urtarrilaren 2an Aviron-Castres partidan ereserki hau kantatu eta gero Patrick Mixelena Mixu abeslaria hil egin zen, bihotzekoak jota.

Aipatzekoa da Mixu abeslariak eta Iparraldeko Sustraia musika taldeak Peña Baiona ereserkiaren ska bertsio bat ere argitaratu zutela.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz:
Mende bat ari zaukula azkar eta erne
Aviron Bayonnais...

Errugbian premiatsu da elkartasuna,
Kontrakoen errespetua ta lagunena,
Horrela baitugu lortzen garaipena.
Dena xuri-urdinez beztitzen da Baiona,
Bihotz guzietan sendi da alaitasuna,
Guzietan nagusi da gure peña.

Agur, agur!
Aviron Bayonnaisko ekipari,
Gure herriko xuri urdineri,
Biltzen gaituen Jean Dauger zelaiari.

Txalo, Txalo!
Gure hamabost jokolarieri,
Gogotik ari diren mutileri,
Baiona ohoratzen duteneri...

Mende nat ari zaukula azkar eta erne,
Aviron Bayonnais...

Gure uztatzea denetan da famatua,
Hegaletan ardura markatzen entsegua,
Euskal Herri guzitik sustengatua.
Gaztetxoen formakuntzan guziz aritua,
Publikoak beti danik suhar jarraitua,
Goratuz aspaldiko izpiritua.

Agur, agur!
Aviron Bayonnaisko ekipari,
Gure herriko xuri urdineri,
Biltzen gaituen Jean Dauger zelaiari.

Txalo, Txalo!
Gure hamabost jokolarieri,
Gogotik ari diren mutileri,
Baiona ohoratzen duteneri...

Mende nat ari zaukula azkar eta erne,
Aviron Bayonnaiiiissss!

Frantsesez:
Dans notre cher petit Bayonne il est une Peña,
La Peña Baiona...

Ils portent fièrement partout leurs foulards bleus et blancs,
À Dax ou à Narbonne on ne voit plus que ces gars là,
Qui ont dans l'coeur leurs chers joueurs du rugby roi.
Chez nous à Jean Dauger ou bien partout à l'exterieur,
Sur tous les stades enfiévrés elle nous met tant d'ardeur,
C'est la Peña qui crie sa joie sur cet air là.

Allez, Allez!
Les bleus et blancs de l'Aviron Bayonnais,
C'est la Peña, c'est la Peña Baiona,
On est tous là allez les gars, encore une fois.

Allez, Allez!
les bleus et blancs de l'Aviron Bayonnais,
Jouez au ras puis écartez, c'est l'essai,
On applaudit à vos exploits, c'est gagné...

Dans notre cher petit Bayonne il est une Peña,
La Peña Baiona...

Ils portent fièrement partout leurs foulards bleus et blancs,
À Dax ou à Narbonne on ne voit plus que ces gars là,
Qui ont dans l'coeur leurs chers joueurs du rugby roi.
Partout nos joueurs brillent souvent la victoire est au bout,
Vétus de bleu et blanc s'habillent et la fête et partout,
C'est la Peña qui crie sa joie sur cet air là:

Allez, Allez!
Les bleus et blancs de l'Aviron Bayonnais,
C'est la Peña, c'est la Peña Baiona,
On est tous là allez les gars, encore une fois,

Allez, Allez !
les bleus et blancs de l'Aviron Bayonnais,
Jouez au ras puis écartez, c'est l'essai,
On applaudit à vos exploits, c'est gagné...

LA,LA,LA,LA,LA...

Dans notre cher petit Bayonne il est une Peña,
La Peña Baionaaaaa!

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peña Baiona (Aviron Bayonnais) Aldatu lotura Wikidatan