Ska

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
SKA
Non: Kingston, Jamaika
Noiz: 1950eko hamarkada
Hedapena: Hasieran Jamaikan, 1960ko hamarkadan zehar Ingalaterran eta 1980ko hamarkadan zehar mundu osora
Instrumentuak: Kitarra elektrikoa , baxua, kontrabaxua, tronpeta, tronboia, saxofoia, teklatua eta ahotsa
Azpigeneroak: Rocksteadya, duba, dancehalla eta reggaea

Ska jamaikar jatorriko musika estiloa da, 1950eko hamarkadako sound systemetan sortua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ska musika Kingstonen jaio zen, Jamaikako hiriburuan 50. hamarkadan. Jamaikako hiri handietan, jende asko plazetan elkartzen zen, bertan, soundsystem-ek (Dj antzeko batzuk zirenak), estatubatuar jazz, soul eta, batez ere rhytm & blues musika motatako abesti berriak jartzen zituzten. Plaza haietara soundsystem-ek jartzen zuten musika entzutera joaten zen jendea. Hasieran, furgoneta bat besterik ez zen, musika ekipo zaratatsu batekin. Furgoneta hauek sinbolo batzuk eramaten zituzten, ska musika irudikatzen zituztenak, lauki txuri eta beltzekin.

Musika jamaikarra sustatu zuen pertsona, Edward Seaga izan zen, bertako lehenengo ministro bilakatu zena. Honek, 1958. urtean “West Indian Records Limited” sortu zuen, bertako artisten musika produzitzen zuten, artista hauek abesti estatubatuarrak interpretatzen zituzten. Urte horretan bertan, Laurel Aitken, oraindik ezezaguna zen ska abeslari jamaikarrak, lehenengo grabazioa sortu zuen. Urte batzuk beranduago, beste artista batzuk, norberarenak ziren diskografika batzuk sortu zituzten.

50. hamarkadaren amaieran, Kingstoneko musikariek, musika mota desberdinen nahasteak egin zituzten; jazza eta rythm & bluesarekin esperimentuak egiten hasi ziren, Karibeko musikarekin fusionatuz. Artista hauek beraien gustora egiten zituzten abestiak, horrela “Ska” musika sortu zen.

Ez dago ziur ska izenaren zergaitia. Skatalites musika taldeko kideek diotenez horrela deitzen da, Cluet Johnson baxu joleak “Love Skavoovie” esaten zuelako bere lagunak ikustean. Ernest Ranglin gitarjoleak berriz, esaten zuenez, gitarrak egiten zuen soinua deskribatzen zuelako “Ska” hitzak. Bi ideia hauen nahaste bat izan al da, Cluet Johnsonek “ska” hitza onomatopeia bidez azaltzen zuen musika honen soinua.

70. hamarkadan, Jamaikar etorkin rudeboy askok, Inglaterrara alde egin zuten. Bertan ska musika, punk-arekin nahastu zen, eta soinu azkarrago batekin baina beti bezala era alai eta dantzagarria eukitzen jarraitu zuen. Urte batzuk beranduago, talde ingeles asko oso ezagunak egin ziren, adibidez: The Specials, The Selecter, Bad Manners eta Madness adibidez. Gero, musika estilo hau, azkar-azkar hedatu zen Europa osoan zehar.

Ska taldeak Mundu osoan zehar ezagunak diren ska talde batzuk honako hauek dira: The Skatalites, Toots and the maytals, Desmond Dekker, The Specials, Madness, The Selecter, Ska-p... Euskal Herrian Ska talde asko eta ezagunak ere badaude, adibidez: Kortatu, Skalariak, Betagarri, Fermin Muguruza, Ze Esatek, Hertzainak, Tijuana in Blue... Gaur egun, talde gehienak jaietan kontzertuak ematen dituzte, eta talde askok ondo pasatzeko bakarrik sortzen dute taldea.

Musika-tresnak Ska talde batean normalean erabiltzen diren musika tresnak, honako hauek dira, baxua, gitarra, bateria, saxofoia, tronboia, teklatua eta tronpeta dira. (Tronpeta haizezko instrumento bat da, soinua ezpainen bibrazioengatik eratzen dira. Bokila eta instrumentua). Talde askok ere beste musika-tresna batzuk erabiltzen dituzte, adibidez: trikitrixa, dultzaina, harmonika, gaita...

Hainbat ska talde[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ska Aldatu lotura Wikidatan