Pedro Casanave

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pedro Casanave
alkate

Bizitza
Izen osoa Pedro Pablo Casanave
Jaiotza c. 1766, 1766
Herrialdea  Nafarroa
Heriotza Washington1796 (29/30 urte)
Jarduerak
Jarduerak merkataria
Pedro Casanavek Etxe Zuriaren eraikuntza zuzendu eta lehenbiziko harria ipini zuen.

Pedro Casanave edota Peter Casenave (Nafarroa, 1766 - AEB, 1796) euskal herritar merkatari bat izan zen. Masoia izan zen, eta 1792ko urriaren 12an Etxe Zuriaren lehenbiziko harria ipini zuen.

1766 inguruan jaioa, nafar abokatu eta merkatari baten sema izan zen. 1785ean AEBetara emigratu zuen, berekin batera 200 dolar besterik ez zituela eta ingelesez mintzatzeko kasi gai ez zela. Halere, urteak igaro hala, bere lehen negozioa ipini zuen, olioa, txerriak eta ilearentzako "hautsak" saltzen zituen denda bat. Diruz urri izan arren, biltegi bat ezarri zuen, ziurrenik bera eta George Washingtonen arteko adiskidetasunari esker, bere Juan Miralles osabak Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Gerran estatubatuar independentisten alde jokatutako paper nabarmena zela eta. Lehenbiziko negozio horri gizonentzako "gau dantza areto" batek jarraitu zion. 1790ean jabetza higiezinen salerosle bilakatu eta gaur egungo Washington Hiriko eremu asko saldu zituen.

Georgetown hiriko Ann Nancy Young izeneko neska gazte katolikoarekin ezkondu eta 29-30 urteko adinarekin hil zen.