Peluxezko hartz-kume
Peluxezko hartz-kumea (edo Felpazko hartzatxoa) jostailuzko hartz betea da. Jostailu mota tradizional bat da, hartz bat irudikatzen duena, askotan haurrak entretenitzeko erabiltzen direnak. Azken urteotan, peluxezko hartz batzuk bildumako artikulu oso garestiak bihurtu dira. Maitasun-harremana duten pertsonen artean opari tipikoa da, nahiz eta lagunen artean ere oparitzen diren.
Teddy Bear[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ameriketako Estatu Batuetan Teddy Bear izan dute. Izenaren jatorria Theodore Roosevelt pasadizu batean oinarritzen da. Roosevelt 1901 eta 1909 artean Estatu Batuetako Presidentea izan zen. Behin, ber ekipoak haren irudia promozionatzeko ehisaldi antolatu zuen; helburua hartz bat zen baina Rooseveltek animaliari tiro egitea ez zuen onartu.[1]
Peluxe ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Paddington hartza, 1958.
- Winnie the Pooh, 1926.
- Duffy Disney Hatza, 2002.
- «Ted», Ted filma, 2012an Seth MacFarlane sortua.
- Kamiltxo, 2001ean sortua eta Camille hartzaren izena duena
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Steiff enpresaren museoan ikus daitekeen 'Ours PB 55 erreplika.
Martine Sagaert irudikatutako pertsonaia.