Eremu magnetiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Eremu magnetikoa abiadurarekin doan karga elektriko puntualak higidurarekiko perpendikularra eta abiadurarekiko eta eremuaren ezaugarri den indukzio magnetikoarekiko proportzionala den indarra jasango duen espazioko zatia da.

Hau da, betetzen deneko espazio zatia.

Eremuaren iturria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Electromagnetism.png

Eremu magnetikoa bi iturrik sor dezakete. Lehenenik, konbekziozko korronte elektrikoa da, eremu magnetiko estatikoa sortuz. Bigarrenik, desplazamendu korronte batek eremu magnetiko aldakorra sor dezake.

Korronte elektriko eta eremu magnetikoaren arteko erlazioa Anpere-Maxwell-en legean azaltzen da:

 : Indukzio magnetikoa
 : Korronte elektrikoa
 : Desplazamendu korrontea

Karga magnetiko eza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eremu elektrikoan ez bezala, kasu honetan ez dago monopolo magnetikorik; dipolo magnetikoak baino ez daude. Honen eraginez, eremu lerroak itxiak dira, hau da, leku berean hasi eta amaitzen dira. Horren ondorioz edozein gainazal itxitan sartu eta irten egiten diren eremu lerroen kopurua berdina da.

Lurraren eremu magnetikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Lurraren eremu magnetikoa»

Lurra iman bat bezalakoa da; iman horren poloak lurburuetatik oso hurbil daude. Horregatik iparrorratzaren orratzak iparraldeko eta hegoaldeko polo magnetikoekin lerroz lerro jartzen dira. Eremu magnetikoak Lurraren kanpoko gunean dabilen burdin urtuaren eroamenak eragiten duen korronte elektrikoan du sorburua. Hala, Lurra eremu magnetiko batek (magnetosferak) inguratua dago; magnetosfera hori atmosferan 140 km-tik gora hedatzen da, eta Eguzkiak igortzen dituen partikula karga elektrikodunak erakartzen ditu eta guztiz garrantzizkoa da hori hala izatea, partikula horiek Lurrera eroriz gero bizitza suntsituko bailukete. Oso gertaera ikusgarriak izaten dira halakoetan (aurorak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]