Edukira joan

Hosto-txorten

Wikipedia, Entziklopedia askea
Peziolatu» orritik birbideratua)

Hosto-txorten edo pezioloa (latinez "petiolus", ointxoa) hosto baten xafla bere oinarrira edo zurtoinera lotzen duen kirten txikia da. Txortenik ez duten landareak txortengabeak edo sesilak direla esaten da. Hosto-txortena funtsezko ezaugarria izaten da landare bat identifikatzeko.

1. Hosto-txortena 2. Zurtoina

Hosto-txortena plantularen ernetze-fasean garatzen da, hipokotilo deritzon ernamuin-ehunean. Hipokotiloaren luzapenetik kotiledoia sortzen da (hostoaren ehun aitzindaria), baita zurtoinaren meristemo apikala ere. Kanpoaldeko zelulak bereizi eta heldu egiten dira, geruza epidermiko bihurtuz. Barnealdeko zeluletako batzuk kolenkima bihurtzen dira, hosto-txorten gazteari euskarria emanez. Zelula luzanga taldeek hari probaskularrak sortzen dituzte. Hosto-txortenaren gainontzekoa epidermisa eta hari probaskularren artean dauden zelula parenkimatikoek osatzen dute, kortexa osatuz, hari hauen barnean daudenekin batera, bihotza eratzen dutenak.

Talde baskularren aitzindarien artean barreiatzen duen parenkimak bihotz-izpiak deritzenak eratzen ditu.

Ehun hauek txorten-ehun helduaren aitzindariak dira, eta hosto-txortenaren oinarrizko eginkizunak definitzen dituzte:

  • Sendotzea eta luzatzea
  • Jariakinen garraioa zurtoina eta xafla edo hosto-linboaren artean.

Kanpo-estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]