Phaeotellus rickenii

Wikipedia, Entziklopedia askea
Phaeotellus rickenii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaPhaeotellus
Espeziea Phaeotellus rickenii
Bon, 1975

Phaeotellus rickenii Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.

Sinonimoak: Arrhenia rickenii, Omphalina rickenii, Agaricus helvelloides.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Txapel txikiko perretxiko ederra, 0,5 eta 2,5 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik deprimitura, unbilikatua edo inbutu formakoa, ertz izurtua, lobulatua eta inkurbatua, ertz zurixka. Azal matea, pixka bat belusduna, ildaskatutako tolestura ugarirekin, kolore bakarrekoa, krema-okre kolorekoa edo gris zurbila.

Orriak: Orriak baino gehiago, tolesak edo zimur lodiak ditu, zaintxoekin elkartuta, oso zabal eta dekurrenteak (Cantharellus generoa gogorarazten du) kapelaren kolorekoak.

Orri dekurrentreak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak,

Hanka: 1 eta 3 cm bitarteko garaierakoa, erdian, oinarrira pixka bat zorroztua, oina ere kapelaren kolorekoa.

Haragia: Oso urria, zeharrargitsua, mintzezkoa, usain eta zaporerik gabea.[1]

Etimologia: Izen latinoa, Arrhenius eta Ricken mikologoen omenez du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du sukaldaritzarako balio. Ez du behar adina haragi.[2]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cantharellus generoa gogorarazten du, baina oso neurri txikikoa, ildaskatu eta inbutu formako kapela irregularrarekin, tolestura dekurrenteekin. Arrhenia spathulata delakoarekin nahas daiteke, baina honek espatularen forma du eta toles anastomosatuak.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean eta neguan. Taldeetan, tamainagatik oharkabean pasatzen badira ere. Saprofita, goroldiotan. Dunetan, lurzoru hareatsuetan eta karedunetan, baina kareharrietan eta lurzoru neutroetan ere ateratzen da.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzia.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 128 or. ISBN 84-282-0865-4..
  2. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  3. Phaeotellus rickenii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]