Edukira joan

Arrhenia spathulata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arrhenia spathulata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaArrhenia
Espeziea Arrhenia spathulata
Redhead, 1984
BasionimoaCantharellus spathulatus

Arrhenia spathulata Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoa: Leptoglossum muscigenum.

Kapela: 0,5 eta 2 cm bitartekoa, espatula, maskor edo haizemailearen forman, inbutu itxuran, ertza lobulatua edo izurtua. Azala belus fin batekin, arre kolorekoa hezetasunarekin eta argiagoa lehorrarekin.

Orriak: Oso zaintsuak, zimur errudimentarioekin, dekurrenteak eta kapelaren kolore berekoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Oso laburra, alboan edo eszentriko, konikoa, tomentuduna, sustrai antzekoekin, zurbil kolorekoa.

Haragia: Hutsala, usain eta zapore gabea.[2]

Etimologia: Arrhemia terminoa, Johan Peter Arrhnius-i eskainia dago.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du sukaldaritzarako balio.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrhenia lobata delakoarekin nahas daiteke, honek kapela gelatinakara du, eta hezeguneetan edo goi-mendiko zohikaztegietan hazten da.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Txikia denez, ez da ikusten, baina nahiko arrunta da penintsula osoan (artadi mediterraneoa). Goroldioaren freskotasunean, leku hezeetan (parkeak, lorategiak, bide ertzak sastrakadien soilguneetan). Batzuetan egur hondarretan.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Islandia, Europa, Errusia, Uzbekistan.[6]

Erreferentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 124 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  6. Arrhenia spathulata: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]