PharmaMar

Wikipedia, Entziklopedia askea
PharmaMar
Pharma Mar logo.svg
Datuak
Motanegozioa eta kapital irekiko enpresa
Jarduera sektoreaSendagai biologikoa
Jarduera
Ekoizpena
Agintea
Legezko formasozietate anonimoa
Balore-burtsaMadrilgo burtsa
Historia
Sorrera1986
webgune ofiziala

PharmaMar industria farmazeutiko eta bioteknologiko espainiarra da eta Colmenar Viejon, Madril du bere egoitza. 1986. urtean sortu zen eta Zeltia enpresa-taldearen oinordekoa da, 2015ean bat-egite baten bidez xurgatu baitzuen. Madrilgo balore-burtsaren indize orokorrean (IGBM) eta Ibex Mini Caps indizean kotizatzen du.

Bere jarduera nagusiena minbiziaren aurkako sendagaiak itsas lehengaiekin garatzea, ekoiztea eta merkaturatzea da. Genomica enpresa filialaren bidez molekuletan oinarritutako kitak kaleratu ditu gaixotasun infekziosoak, adibidez COVID-19, diagnostikatzeko. Gainera, Espaniako merkatuan genetika-analisiak egiten aitzindari da. Bestalde, beste filial batek, Sylentis izenekoa, gene-itzaltzean oinarritutako terapiak garatzen ari da, batez ere ribointerferentzia (RNAi), oftalmologian erabilgarri direnak.