COVID-19

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
SARS-CoV-2 (CDC-23312).png
COVID-19 pandemia

• Birus espezieen multzoa: Koronabirus • Birusa: SARS-CoV-2 • Gaixotasuna: COVID-19Txikipedia.svg
• Pandemiari buruzko informazioa: COVID-19 pandemia • Euskal Herrian: COVID-19 pandemia Euskal HerrianZerrenda:COVID-19 gaixotasunaren ondorioz hildakoak
Adi! Wikipediak ez du aholku medikurik ematen. Arazoren bat izanez gero, deitu zure osasun zentrora

Artikulu hau gaixotasunari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Koronabirus (argipena)».
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
COVID-19

Symptoms of coronavirus disease 2019 2.0.svg

COVID-19 gaixotasunaren sintomak.
Deskribapena
Mota pneumonia atipikoa, infekzio koronabirikoa, pneumonia birikoa
Zoonosia
Espezialitatea infektologia, pneumologia, Birologia, Epidemiologia
larrialdietako medikuntza
Arrazoia(k) SARS-CoV-2
Sintoma(k) Eztula, sukarra, arnas gutxiegitasuna, buruko mina, mialgia, nekea, hemoptisia, beherakoa, Arnasestua, lymphopenia (en) Itzuli, anemia, influenza like illness (en) Itzuli, anosmia (en) Itzuli, ageusia (en) Itzuli, entzefalopatia, Hipoxia, hotzikara, nasal congestion (en) Itzuli, anorexia, goragalea, konjuntibitisa, tripako mina, pneumonia birikoa, brain damage (en) Itzuli, deliriuma, Psikosia, entzefalitisa
enantema
Sortzen du COVID-19 gaixotasunaren 2019-2020ko pandemia, acute respiratory distress syndrome (en) Itzuli, pneumonia birikoa, Tronbosia, Shock toxikoaren sindromea, pediatric multisystem inflammatory syndrome (en) Itzuli, cytokine release syndrome (en) Itzuli, Gatzapena
COVID-19 pandemic in Indonesia (en) Itzuli
Patogenoaren transmisioa aire bidezko kutsadura, droplet infection (en) Itzuli, ukitzeen bidezko kutsapen, kutsapen zuzen, fomite transmission (en) Itzuli
eye infection (en) Itzuli
Azterketa medikoa COVID-19aren probak
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak Hidroxiklorokina, klorokina, lopinavir/ritonavir (en) Itzuli, Remdesivir, favipiravir (en) Itzuli, Baricitinib (en) Itzuli, Sarilumab (en) Itzuli eta ruxolitinib (en) Itzuli
Identifikatzaileak
DiseasesDB 60833
MeSH C000657245
Disease Ontology ID DOID:0080600

COVID-19 (ingeleseko coronavirus disease 2019 terminoaren akronimoa) SARS-CoV-2 koronabirusak eragiten duen gaixotasun infekziosoa da. Birusaren inkubazio aldiak (gaixoa kutsatuta dago, baina ez du sintomarik azaleratzen) bi eta hamalau egun artean irauten du, eta aldi honetan ere gaixotasuna kutsagarria da. Sintoma adierazgarrienak sukarra, eztula eta arnasteko zailtasunak dira,[1] eta hilgarria izan daiteke.[2] Pneumonia, arnas zailtasun akutuaren sindromea, sepsisa eta shock septikoa eragin ditzake. Ez dago tratamendu espezifikorik: neurri terapeutiko nagusiak sintomak arintzea eta biziarteko funtzioak mantentzea dira.

Kutsatzeko modurik ohikoena pertsonen artekoa da, normalean airekoa, doministiku egitean, eztul egitean edo arnasbotatzean igortzen diren tanta txikiak direla eta. Fomiteen bidez ere birus patogenoak hartu daitezke. Sintomak birusarekiko esposizioa gertatu eta bi eta hamalau egun artean agertzen dira. Esku-garbiketarekin, maskarak erabiltzearekin eta gaixotasunaren diagnostiko goiztiarrarekin prebenitu daiteke transmisioa.

COVID-19 gaixotasunaren 2019-2020ko agerraldiak mundu osoko pandemia sortu zuen, eta eragina izan zuen Euskal Herrian ere.

Transmisio bideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Infekzioa pertsonatik pertsonara transmititzen da. Batez ere, 5 mikra baino gehiagoko arnas tantengatik eta infektatutako pertsonen jariakinekiko kontaktu zuzenagatik. Ez dirudi metro bat edo bi baino distantzia handiagoetara transmititu daitekeenik.

Infektatutako pertsona baten arnas-sekrezioak dituen eskua ukitzeagatik edo aurretik honekin kontaktuan izandako gainazal edo objektuak (fomiteak) ukitu ondoren ahoa, sudurra edota begiak ukitzeagatik transmititu daiteke. Adibidez, atearen heldulekua ukitu edo gaixoari eskua eman eta gero, aurpegia ukitzea. Birusak gainazaletan orduak aktibo irauten duela uste da.

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sintomarik arruntenak, sukarra, eztula eta arnas-faltaren sentsazioa dira. Kasu larriagoetan, infekzioak pneumonia eragin dezake edo arnasa hartzeko zailtasun handia, giltzurrunen funtzioaren galera eta baita, zenbait kasutan, heriotza ere. Konplikazio horiek, oro har, adineko pertsonetan edo beste gaixotasunen bat duten pertsonetan gertatzen dira, hala nola, bihotzeko edo biriketako gaixotasuna dutenetan edo immunitate-arazoak dituztenetan.

Munduko Osasun Erakundeak Txinako 55.924 laborategian egiaztatutako kasu hartu zituen eta gaixotasunak eragiten dituen sintomak hurrenak direla ondorioztatu zuen:[3]

Sintoma Ehunekoa
Sukarra %87.9
Eztul lehorra %67.7
Nekea %38.1
Karkaxaren ekoizpena %33.4
Arnasteko zailtasunak %18.6
Gihar edo artikulazioetako mina %14.8
Eztarriko mina %13.9
Buruko mina %13.6
Hotzeria %11.4
Goragalea eta botaka egitea %5
Sudurreko kongestioa %4.8
Beherakoa %3.7
Hemoptisia %0.9
Kongestio konjuntiboa %0.8

Zerrendan aurrera joz gero, pneumonia larria, arnasteko zailtasunaren sindrome akutua, sepsia, shock septikoa eta heriotza daude. Kutsatutako zenbait norbanako asintomatikoa izan daitezke, hau da, testak gaixorik daudela esan arren, ez dute sintomarik garatzen eta beraz, ikerlariek kutsatutako norbanakoak hurbiletik zaintzeko gomendioa eman dute, kutsapena kontrolatu nahi bada.[4][5][6]

Inkubazio aldiak (kutsapen-unetik lehen sintomak garatu arte dagoen tartea) egun bat eta hamalau egun artean iraun ditzake, baina ohikoena bost egun irautea da.[7][8] Alabaina, bada kasu bat hogeita zazpi eguneko inkubazio aldia izan zuena.[9]

Kasu larrienetan birusak immunitate-sistemaren gehiegizko erantzuna eragiten du, hantura handia eta organo anitzeko porrota agertuz. Zitokina asko askatzen dira prozesu honetan, "zitokinen ekaitza" izenarekin ezagutzen dena, eta horrek hantura horiek sortzen ditu [10]. Horri aurre egiteko, immunosupresoreak erabili dira hainbat kasutan gehiegizko erantzun immune hori moteltzeko [11]

Gaitzaren diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lagina hartzen sudurretik COVID-19 diagnostikatzeko

Gaitzaren sintomatologiak eta gaixo batekin kontaktua ukan izanak zantzu bat eman dakioke medikuari COVID-19 susmatzeko, baina gaixotasunaren diagnostikoa laborategiko froga espezifikoen bidez egin behar da.

Birusa antzemateko gehien erabiltzen den teknika PCR da. Zehazki, RT-PCR izeneko aldaera, birusaren genoma eta birusen kopurua (birus-karga) detektatzen dituena. Lagina sudurreko frotis batetik edo frotis nasofaringeo batetik lortzen da [12]. Proba honek sentikortasun handia du eta emaitza ordu gutxitan ezagutzen da.

Beste proba batek birusaren genomaren ordez birusaren antigeno bat (bilgarriaren S proteina) detektatzen du. Lagina, lehen bezala, hodi nasofaringeotik hartzen da, eta emaitza 10-15 minututan ezagutzen da. PCR baino azkarragoa da, beraz [13]. PCRren aldean, ordea, teknika honek ez du bermatzen infekzioa aktibo dagoenik.

Antzeko gauza bat gertatzen da teknika serologikoekin, odoleko birusaren aurkako antigorputzak detektatzen dituztenak. Antigorputzen presentziak odolean gizabanako hori birusarekin infektatuta izan dela adierazten du, baina horrek ez du esan nahi lagina hartzeko unean infekzioa aktibo duenik [14]. Ikerketa epidemiologikoak egiteko, baina, teknika hauek azkarrak eta baliotsuak izaten dira gaitzaren hedapena komunitate batean ezagutzeko

Transmisio arriskua gutxitzeko neurriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Higienea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edozein gaixotasun infekziosoren aurrean, prebentziorako neurriak ezinbestekoak izaten dira. Higiene neurriak areagotzea, eskuak, arropak, lekuak garbi mantentzeko ahalegin bereziak egin behar dira. Higiene neurriak areagotu behar dira.

Eztula edo doministiku egitean gomendatu egiten da, erabilera bakarreko paperezko zapi edo komuneko paperezko zapia erabiltzea. Erabili ondoren, erabilitako zapiak zakarrontzira bota behar dira eta eskuak garbitu beharko.

Erabilera bakarreko paperezko zapirik eskura ez balego, eztul edo usin ukondoaren bestaldean, besoaren flexuraren gainean egin beharko, ez eskuetan.

SARS-CoV-2 koronabirusaren eramaile batek eztul edo doministiku egitean kanporatutako listu-tantatxoak hurbil dauden pertsonen ahoarekin edo sudurrarekin kontaktuan jar daitezke, edo azaleretan geratu (mahaietan, ateen heldulekuetan, hainbat objektutan, jostailuetan, bulegoko tresna edo materialetan...) eta bertan ordu batzuk mantendu. Horregatik, garrantzitsua da higiene neurriak mantentzea, indartzea eta prozedura berriak ezartzea.



Garbiketa eta desinfekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikaskideek, lankideek objektuak eta ingurumen-gainazalak garbitzea eta desinfektatzea lagungarria da haietan egon daitezkeen birusak desagerrarazteko, birusaren transmisioa minimizatzea ahalbideratuz.

Garbiketa prozeduretarako jarraibideak normalean egiten direnak dira:

  • Komertzialki eskuragarri dagoen edozein xaboi edo detergente erabil daiteke. Produktu higieniko hauek erabiltzea ur hutsa erabiltzea baino eraginkorrago da.
  • Ura hotza, epela edo beroa izan daiteke. Edo erabilitako garbiketa-produktuaren etiketan gomendatzen denaren arabera.
  • Xaboiarekin edo detergentearekin garbitu ondoren, urarekin xaboia edo detergentea garbitu behar da.
  • Desinfektatzaileak eta garbitzaileak erabiltzen direnean, ekoizleen jarraibideak arretaz irakurri eta bete behar dira.
  • Mahaietan edo objektuetan utzitako hautsa urarekin eta xaboiarekin kendu beharko da, eta ez trapu lehorrekin. Ahal den guztietan mopa eta lanbasa erabili behar da, eta ez erratza. Erratza baino hobea xurgagailua. Izan ere, eskobatzean lurretik hautsa altxatzen da.
  • Ordenagailuak edo antzeko gailuak partekatzen diren lantoki edo ikastetxeetan, ekitaldi-aretoan edota ostalaritza zerbitzuetan, garrantzitsua da higiene neurriak areagotzea; izan ere; egunean zehar haietatik igarotzen diren pertsonen joan-etorri handia da eta baten batek, nahi gabe, birusa eroan dezake.
  • Garbiketa ikastetxe edo lantoki osoan egin beharko litzateke, gutxienez egunean behin.

Honakoetan arreta berezia jarriko da:

  • Mahaiak eta aulkiak.
  • Ateen heldulekuak.
  • Argiaren etengailuak, partekatzen diren telefonoak, txirrinak.
  • Eskolako materiala, bulegoko materiala, partekatzen den material didaktikoa...
  • Kontuz, batez ere, gela partekatuetan (informatika gelak, ikus-entzunezko gelak, batzar gelak...).
  • Partekatzen diren ordenagailuetako teklatuak, saguak, urrutiko agintariak.
  • Komunak.

Beste aholku batzuk:

  • Lurrerako moketarik, tapizik edo estalkirik ez izatea gomendatzen da, salbu eta horietan garbitasuna zorrozten bada. Edukiz gero, ez dira tapizak astindu behar garbitzerakoan.
  • Komenigarria da erabilera bakarreko paperezko zapiak erabiltzea. Erabili ondoren, baztertu egingo dira egunero. Posible bada, pedala eta estalkia duen kubo batera botako dira, plastikozko poltsa bat duena. Paperezko ezpain-zapia baztertu ondoren, komenigarria da eskuak garbitzea.
  • Irakasleek adi egon behar dute haize-instrumentuak, arkatzak, errotuladoreak eta ikasleek ahora eraman eta beste tresna batzuekin, parteka dezaketen material guztia ez partekatzeko.
  • Saihestu behar da jaki batzuk partekatzea, esate baterako, esku askok fruitu lehorrak leku beretik hartzea, edo plastikozko poltsa batetik esku askok aperitiboak-edo hartzea.
  • Gomendagarria da, posible balitz, ikasgeletako mahaien arteko espazioa urruntzea, eta ikas-taldeak eta lan taldeak online kudeatzea.
  • Lantokiak eta ikastetxeak normalean baino gehiago aireztatzea komeni. Egunero aireztatzea.

Jantokiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sektoreko profesionalek normalean erabiltzen dituzte higiene neurriak beti bezala ondo zaindu beharko.

  • Jateko tresnak (baxera, mahai-tresnak, edalontziak, etab.): jantokietako erabiltzaileek erabiltzen dituzten tresnak, garbiketa egokia izan behar dute, ohiko moduan. Ez da beharrezkoa gomazko eskularru esterilak erabiltzea.
  • Ikastetxeetan arreta handia jarri behar da ikastetxeko ikasleen artean edalontziak, mahai-tresnak, paperezko zapiak eta hortzetako eskuilak ez trukatzeko.
  • Sukaldeetan otorduak egiteko erabiltzen den materiala ohiko moduan garbitu behar da.

Garraio publikoa, eskola garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garraio publikoa, eskola-garraioa erabiltzen bada, komenigarria da ondorengo higiene neurriak hartzea:

  • Ibilbidearen aurretik eta ondoren autobusak, tren bagoiak, ahal den neurrian aireztatzea.
  • Autobus edo tren barruko gainazalak urez eta detergentez garbitu behar dira, ahal bada ohiko maiztasuna areagotuz.
  • Erabilera bakarreko papera, posible bada, barruan plastikozko poltsa eta estalkia duen kubo batera bota beharko da.

Hondakinen kudeaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikastetxeek, lantokiek, ohiko hondakinen kudeaketa mantendu beharko dute. Hondakinen kudeaketa egiten duten langileak inoiz baino zorrotzagoak izatea gomendatzen da, batez ere hondakinak erabiltzeko behar duten babesari dagokionez. Betiere eskularruak erabil beharko dituzte.

Higiene pertsonalerako materiala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komeni da zentroak higiene pertsonalerako material hau eskura izatea:

  • Eskuak garbitzeko xaboia, banakako dispentsagailuduna izango da.
  • Oinarri alkoholikoko prestakinak.
  • Erabilera bakarreko paperezko eskuoihalak edota esku-lehorgailu elektrikoak, oihalezko eskuoihalak saihestuz.
  • Erabilera bakarreko zapiak.
  • Estalkidun kuboak, pedaldunak hobetsiz.
  • Plastikozko xabor poltsak. Konpostableak hobetsiz.

Material hori edukiz gero, beharrezkoa den leku gehienetan banatuko da, hala nola, komunetan, jantokian, patioetan, kafe-makinen inguruetan... eta gune horietako bakoitzean kubo bat jarriko da, ahalik eta eskuragarrien. Kubo horrek pedal bidezko irekiera izango du, eta plastikozko poltsa izango du barruan. Eztul egin, doministiku egin edo sudurra garbitu ondoren, erabilera bakarreko paperezko zapiak botatzeko.

Lantokietako garbitzeko materiala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balizko kasuen jakinarazpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaixotasunaren sintomak daudela susmatzen bada (sukarra, eztula, arnasa hartzeko zailtasuna, ondoez orokorra...), informazioa profesionalengandik telefonoz jaso eta babes neurriak hartu behar dira inor ez kutsatzeko.

Esate baterako, EAEko Osasun Sailak, Osakidetzak, telefono berezi bat jarri du[15]. Telefono horretara deitu beharko eta bertan profesionalek egoera baloratuko dute eta aholkuak, jarraibideak, emango dituzte.

Laborategiko emaitzak lortu arte, agian, pertsona isolatuta mantentzeko aholkua emango da, baieztatutako kasu baten aurrean eramaten diren kontrol-neurriak jarraituz. Ikastetxeetako, lantokietako ikasleek edo langileek gaixotasunaren sintomak badituzte, haien erietxera joan beharko dute eta gomendio berberak bete beharko dituzte.

Prognosia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaixotasunak hiltzen dituen pertsonen artean, gehienek beste gaitz batzuk dituzte lehenagotik, batez ere hipertentsioa, diabetesa eta bihotzeko gaitzak, eta hasierako sintomak zutenetik heriotzaraino, batez beste 14 egun igarotzen dira. Txinan egindako lehen ikerketen arabera, gizonezkoen heriotza tasa % 2,8koa da eta emakumeena % 1.7koa. Adinari dagokionez, 50 urtetik beherakoen artean heriotza tasa % 0,5 baino txikiagoa da, baina 70 urtetik gorakoen artean %  baino handiagoa da. 2020ko otsailaren 26ra arte Txinan izandako kasuen artean, ez zen 10 urtetik beherakoen artean heriotzarik gertatu.

2020ko udaberriko pandemiaren Hego Euskal Herriko datuek erakutsi dute gaitz honen hilkortasun-tasa, gurean, %1,3 ingurukoa dela [16]. Hots, gripeak baino 10 aldiz jende gehiago hiltzen dituela COVID 19ak.

COVID-19 gaitzaren heriotza tasa adin tarteko

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur arte eritasun honek ez du tratamendu zehatzik, hortaz eskuragarri dauden tratamenduek sintomak leuntzea dute helburu.[17] Sintoma horiek sukarra, nekea, eztul lehorra eta arnas gabezia dira; kasu larrienetan pneumonia eta giltzurrunen gutxiegitasuna ere azaltzen da.[18][19][20] Gaixotasunen Kontrol eta Prebentziorako Txinatar Zentroak (CCDC) pneumonia sendatzeko baliatzen diren tratamenduek koronabirusak eragindako pneumonia sendatzeko eraginkortasunik duten ikertzen dihardu.[21]

Arnas-aparatuan duen eraginagatik, arnasgailuen erabilpena funtsezkoa da[22].

Egun existitzen diren antibiralek gaixotasun hau sendatzeko balio dezaketen aztertzen dihardute zientzialariek;[17] horien artean indinavir, saquinavir, remdesivir, lopinavir/ritonavir eta beta interferoia proteasa inhibitzaileak proposatu dira.[23][24][25] Aurrez aipatutako antigorputz monoklonalen (mAbs) eraginkortasuna ere ikerketapean dago.[26]

Klorokinaren fosfatoa itxurazko hobekuntza eragin du birusak sortzen duen pneumoniaren tratamenduan [27] [28]. Beste deribatu batek, hidroxiklorokinak, "zitokinen ekaitza" kaltegarria ekiditen du [29].

Seroterapiaren erabilera ere ikerketapean dago, hots, gaitza gainditu dutenen odolaren transfusioa. Odol honek birusaren aurkako antigorputzak ditu [30]

Txertoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «COVID-19aren aurkako txertoa»

Une honetan (2020ko abuztuan) oraindik ez dago SARS-CoV-2 birusaren aurkako txerto eraginkorrik, baina mundu osoko laborategi farmazeutikoak buru-belarri dabiltza hori lortu nahian, erlojuaren aurkako lasterketa zorabiagarri batean.

2020ko abuztuan txertoa izateko sei hautagai fase aurreratu batean zeuden, saio klinikoen 3. fasean, hain zuzen ere [31]. Moderna farmazeutikoaren txertoa da horietako bat, eta birusaren ARN-aren zati bat erabiltzen du. ARN horrek proteina biriko bat sortzen du giza-zeluletan, S proteina (S-skipe), eta gorputzak proteina horren aurkako antigorputzak sortzen ditu gero. Antigorputz horiek dira koronabirusaren erasoa saihestuko dutenak.

Txinak birus motelduekin egindako hiru txerto ditu saio klinikoen 3. fasean, eta Oxfordeko unibertsitateak adenobirus aldatu batekin (txinpanzeen hotzeria sortzen duena) erantzun immune eragitea lortu du saio klinikoetan [32]. Azken txerto honek txinpanzeen adenobirus aldatu bat erabiltzen du bektore gisa, Troiako Zaldia bailitzan. Barruan SARS-CoV-2aren material genetikoaren zati bat dauka, birusaren S proteina kodetzen duena. Adenobirusak material genetikoa askatzen du giza-zeluletan sartzean eta zelulek birusaren S proteina ekoizten dute. Azkenik, immunitate-sistema aktibatzen da eta S proteinaren aurkako erantzun immunea (antigorputzak eta T linfozitoak) antolatzen du [33]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Novel Coronavirus (2019-nCoV)» World Health Organization 2020-01-27 . Noiz kontsultatua: 2020-01-30.
  2. «Dagoeneko 100 pertsona hil eta 4.500 bat kutsatu dira koronabirus berriaren eraginez» Euskal Irrati Telebista 2020-01-28 . Noiz kontsultatua: 2020-01-30.
  3. (Ingelesez) «Report of the WHO-China Joint Mission on Coronavirus Disease 2019 (COVID-19)» (PDF) Munduko Osasun Erakundea . Noiz kontsultatua: 2020-03-26.
  4. Guan, Wei-jie; Ni, Zheng-yi; Hu, Yu; Liang, Wen-hua; Ou, Chun-quan; He, Jian-xing; Liu, Lei; Shan, Hong; Lei, Chun-liang; Hui, David S. C.; Du, Bin (2020ko otsailaren 28). "Clinical Characteristics of Coronavirus Disease 2019 in China". New England Journal of Medicine. doi:10.1056/NEJMoa2002032. PMID 32109013.
  5. (Ingelesez) Pan, Xingfei; Chen, Dexiong; Xia, Yong; Wu, Xinwei; Li, Tangsheng; Ou, Xueting; Zhou, Liyang; Liu, Jing. (2020-02-19). «Asymptomatic cases in a family cluster with SARS-CoV-2 infection» The Lancet Infectious Diseases (0) doi:10.1016/S1473-3099(20)30114-6 ISSN 1473-3099 PMID 32087116 . Noiz kontsultatua: 2020-03-06.
  6. (Ingelesez) CDC. (2020-02-11). «Coronavirus Disease 2019 (COVID-19)» Centers for Disease Control and Prevention . Noiz kontsultatua: 2020-03-06.
  7. (Ingelesez) «Coronavirus disease 2019 (COVID-19) Situation Report – 29» (PDF) Munduko Osasun Erakundea . Noiz kontsultatua: 2020-03-06.
  8. (Ingelesez) «Q&A on coronaviruses (COVID-19)» www.who.int . Noiz kontsultatua: 2020-03-06.
  9. (Ingelesez) «Coronavirus incubation could be as long as 27 days, Chinese provincial government says» Reuters 2020-02-22 . Noiz kontsultatua: 2020-03-06.
  10. Liu, Jia; Cao, Ruiyuan; Xu, Mingyue; Wang, Xi; Zhang, Huanyu; Hu, Hengrui; Li, Yufeng; Hu, Zhihong et al. (2020-03-18)Hydroxychloroquine, a less toxic derivative of chloroquine, is effective in inhibiting SARS-CoV-2 infection in vitro Ceel Discovery
  11. Basaras, Miren Sistema immune indartsua Berria, 2020 apirilaren 1ean
  12. Real-Time RT-PCR Panel for Detection 2019-Novel Coronavirus Centers for Disease Control and Prevention, 2020ko urtarrilaren 29an
  13. Galarraga, Ana: Testak: Zein, nori, zertarako? BERRIA, 2020-4-15ean
  14. Prueba coronavirus: ¿qué diferencias hay entre un test rápido y un PCR? Redacción médica, 2020-3-20an
  15. 900 20 30 50, Laguntza edo aholkua eskatzeko Osakidetzako telefonoa. (). «Osasun sailburuak Osakidetzako profesionalengan konfiantza izateko eskatu du eta lasaitasun mezua helarazi die herritarrei» www.osakidetza.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-09.
  16. Basaras, Miren: Seroprebalentzia BERRIA, 2020-6-7an
  17. a b (Ingelesez) «WHO says new China coronavirus could spread, warns hospitals worldwide» Reuters 2020-01-14 . Noiz kontsultatua: 2020-01-29.
  18. «武汉市卫生健康委员会» wjw.wuhan.gov.cn . Noiz kontsultatua: 2020-01-29.
  19. Hui DS, I Azhar E, Madani TA, Ntoumi F, Kock R, Dar O, Ippolito G, Mchugh TD, Memish ZA, Drosten C, Zumla A, Petersen E. The continuing 2019-nCoV epidemic threat of novel coronaviruses to global health – The latest 2019 novel coronavirus outbreak in Wuhan, China. Int J Infect Dis. 2020 Jan 14;91:264–266. doi:10.1016/j.ijid.2020.01.009. PMID 31953166.
  20. (Ingelesez) «Q&A on coronaviruses» www.who.int . Noiz kontsultatua: 2020-01-29.
  21. (Ingelesez) «China CDC developing novel coronavirus vaccine» Xinhua 2020-01-26 . Noiz kontsultatua: 2020-01-29.
  22. (Gaztelaniaz) Wallace, Arturo. (2020-03-30). «Cómo funcionan los respiradores y por qué la desesperada carrera por fabricar más es clave en la batalla contra el coronavirus» BBC News Mundo . Noiz kontsultatua: 2020-04-18.
  23. (Ingelesez) Xu, Zhijian; Peng, Cheng; Shi, Yulong; Zhu, Zhengdan; Mu, Kaijie; Wang, Xiaoyu; Zhu, Weiliang. (2020-01-28). «Nelfinavir was predicted to be a potential inhibitor of 2019 nCov main protease by an integrative approach combining homology modelling, molecular docking and binding free energy calculation» bioRxiv: 2020.01.27.921627 doi:10.1101/2020.01.27.921627 . Noiz kontsultatua: 2020-01-29.
  24. Paules, Catharine I.; Marston, Hilary D.; Fauci, Anthony S. (2020ko urtarrilaren 23). "Coronavirus Infections—More Than Just the Common Cold". JAMA. doi:10.1001/jama.2020.0757. PMID 31971553.
  25. (Ingelesez) «Gilead assessing Ebola drug as possible coronavirus treatment» Reuters 2020-01-23 . Noiz kontsultatua: 2020-01-29.
  26. (Ingelesez) Coronavirus: Vir Biotechnology and Novavax announce vaccine plans. . Noiz kontsultatua: 2020-01-29.
  27. Gao, Jianjun; Tian, Zhenxue; Yang, Xu (2020-02-19) Breakthrough: Chloroquine phosphate has shown apparent efficacy in treatment of COVID-19 associated pneumonia in clinical studies BioScience Trends
  28. Sebastian, N. (2020-02-27) Covid-19: El fosfato de cloroquina podría tratar la neumonía Gaceta Médica
  29. Cao B, Wang Y, Wen D, Liu W, Wang J, Fan G, et al. (March 2020). "A Trial of Lopinavir-Ritonavir in Adults Hospitalized with Severe Covid-19". The New England Journal of Medicine
  30. How doctors can potentially significantly reduce the number of deaths from Covid-19 2020ko martxoaren 12an
  31. Una voluntaria de los ensayos de la vacuna: “Si algo sale mal, qué se le va a hacer” EL PAIS, 2020ko abuztuaren 9an
  32. Vacuna contra la covid-19: qué se sabe de los "prometedores resultados" de la Universidad de Oxford BBC News, 2020ko uztailaren 21ean
  33. La vacuna de Oxford logra activar al sistema inmunitario La Vanguardia, 2020ko uztailaren 20an

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]