Edukira joan

Phuntsok Wangchuk

Wikipedia, Entziklopedia askea
Phuntsok Wangchuk
Bizitza
JaiotzaNêdong barrutia, 1973
HeriotzaNew York2024ko ekainaren 20a (50/51 urte)
Jarduerak

Phuntsok Wangchuk (tibeteraz: ཕུན་ཚོགས་དབང་ཕྱུག: Nêdong, 1973New York, 2024ko ekainaren 20a) Tibeteko independentziaren aldeko aktibista izan zen.

Nêdong barrutian jaioa, Wangchukek Lhasan ikasi zuen, Tibeteko Unibertsitatean[1]. Txinako Alderdi Komunistak agindutako Tibeteko historiaren bertsioa irakatsi zioten, baina 16 urterekin benetako historia irakatsi zion irakasle tibetar bat ezagutu zuen, eta horrek aktibismo independentistara eraman zuen[2]. 1994ko ekainaren 15ean, Txinako zazpi poliziak atxilotu zuten goizeko 3:00etan beste ikasle batekin eta bi irakaslerekin batera, bere herrian independentziaren aldeko kartelak jartzea leporatuta[2]. Bost urteko espetxe-zigorra ezarri zioten Tibeteko independentziaren eta giza eskubideen aldeko kanpaina egiteagatik[1]. Lhasako Drapchi espetxean preso egon zen[2] eta 1998an manifestazio bat antolatu zuen bertan[1].

Askatu ondoren, erbestera jo zuen Indiara. 2004tik 2010era, Tibeteko Preso Politikoen Mugimenduko idazkaria izan zen[1].

Phunstok Wangchuk New Yorken hil zen 2024ko ekainaren 20an[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]