Askaldegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Piknik-gune» orritik birbideratua)
Pierre-Auguste Renoiren Dantza La Galette Errotan.

Askaldegia, piknik-gunea edo merenderoa(Heg.)[1] Mahaiak, zakarrontziak, iturria eta abar dituen atsedenlekua da.[2] Leku atsegin eta lasaietan egoten dira, hirien kanpoaldean, autobidetako atsedenlekuetan edo zelai erdian: begiratokiak, zelaiak, ibilbide turistikoak eta mendi-ibiliak. Erromesaldiak edo erromeriak egiten diren leku erlijiosoetatik gertu ere tradizionalak dira. Elkartzeko eta olgetarako lekua denez, sarritan dantzaldiak, jaiak eta abar egiten dira.

Normalean ez dute zerbitzurik izaten. Ohikoa da mahaikideek janaria mahai gainean eramatea. Taberna batean zerbitzari bat egon daiteke txosna moduko jatetxe bat dagoenean. Askaldegietako piknik-guneek hondakinetarako eta zaborretarako ontziak, iturriak, labeak eta gresillak izaten dituzte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Elhuyar Hiztegia
  2. Euskalterm: [Turismoa Hiztegia] [2010]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.