Edukira joan

Pilar Landeira Guerrero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pilar Landeira Guerrero
Bizitza
JaiotzaMadril, 1959 (64/65 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
 

Pilar Landeira Guerrero (Madril, Madrilgo Erkidegoa, 1959ko ekainaren 24a) madrildar biologoa, irakaslea eta saskibaloi arbitro ohia da. Espainiako ACB ligan aritu zen. Madrilgo Erkidegoko Arbitroen Batzordeko kidea da. ACB Ligako lehen emakume arbitroa izan zen.[1][2][3]

Ezkondua, biologian lizentziatua, matematikako irakaslea izan da, baina bere lan ibilbidea, batez ere arbitrajean eman du. Ia ez zuen saskibaloian jokatu, Caceresen egin zuen batxilergoan apurren bat. Gero, 1975ean, boleibolean, saskibaloian eta eskubaloian egin zuen arbitro-ikastaroa, baina karrera ikastera Madrilera itzuli zenean, saskibaloian zentratzea erabaki zuen. Cáceresen bi denboraldi eta Madrilen beste 17 eman zituen horretan.[2]

1987an FIBAn nazioartekoa izatea lortu zuen, eta 1992an ACB ligara igo zen. Liga horretako lehen emakume arbitroa izan zen. 1992ko martxoaren 29an hasi zen Collado Villalba CBn Formum Filatelicoren aurka (88-84). 2000. urtean Bartzelonara joan zen bizitzera eta Kataluniako Arbitro Batzordean sartu zen. Urte hartan, Sidney 2000ko Udako Olinpiar Jokoetako bost partida ere zuzendu zituen (lau emakumezkoenak eta bat gizonezkoena). Arbitraje aktiboa 2004an utzi zuen.[4] Orduz geroztik, batzorde teknikoko lanetan parte hartu du.[5]

Aintzatespena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2014. urtean Kataluniako saskibaloi Fundazioak omendu zuen.[6][7]
Kategoria Herrialdea Urtea
Oinarrizko kategoriak Espainia 1975 - 1985
Lehena B Espainia 1985 - 1992
ACB liga Espainia 1992 - 2004

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Mendiola, Luis. (15 de diciembre de 2018). «Árbitras de baloncesto: Pioneras y respetadas en las pistas» elperiodico.
  2. a b País, Ediciones El. (28 de octubre de 1992). Una mujer entre gigantes. ISSN 1134-6582..
  3. (Gaztelaniaz) Martín, Alejandro. (2021-04-20). «“Además de juez, tengo que ser un poco actriz”. Por qué hay tan pocas árbitras en deportes masculinos» El País (Noiz kontsultatua: 2024-01-31).
  4. ««No me siento pitando en un mundo de hombres» Ana Cardús _ Única árbitra de la Liga ACB» abc 10 de diciembre de 2007.
  5. Surroca, Joan Manel. (2016). «Àrbitres i jutges olímplics catalans» Fundació Barcelona Olímplica.
  6. «Noticies Arbitres» www.basquetcatala.cat.
  7. «Pilar Landeira y Manel Comas, galardonados como 'Históricos del Baloncesto Catalán'» FEB.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]