1959
1959. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1930(e)koa • 1940(e)koa • 1950(e)koa • 1960(e)koa • 1970(e)koa |
Urteak | 1956 • 1957 • 1958 • 1959 • 1960 • 1961 • 1962 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1959 MCMLIX |
Ab urbe condita | 2712 |
Armeniar egutegia | 1408 ԹՎ ՌՆԸ |
Bahá'í egutegia | 115 – 116 |
Bengaliar egutegia | 1366 |
Berber egutegia | 2909 |
Egutegi budista | 2503 |
Myanmarko egutegia | 1321 |
Bizantziar egutegia | 7467 – 7468 |
Koptoen egutegia | 1675 – 1676 |
Etiopiar egutegia | 1951 – 1952 |
Hebrear egutegia | 5719 – 5720 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2015 – 2016 |
Shaka Samvat | 1881 – 1882 |
Kali Yuga | 5060 – 5061 |
Iraniar egutegia | 1337 – 1338 |
Islamiar egutegia | 1378 – 1379 |
Japoniar egutegia | Shōwa 34 (昭和34年) |
Korear egutegia | 4292 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2502 |
Holozeniar egutegia | 11959 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Azaroaren 10a - Bilboko Iralabarriko ikastola klandestinoa itxiarazi zuen poliziak. Bi irakasle atxilotu zituzten.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 5a - Alaska AEBetako 49. kide bihurtu zen.
- Otsailaren 1a eta 2aren artean - Dyatlov Pasabideko Gertakaria: Ural mendien iparraldean, orduko Sobietar Batasuneko bederatzi mendizaleren heriotza misteriotsua gertatu zen.
- Otsailaren 3a - Musika hil zen eguna: Buddy Holly, Ritchie Valens eta J. P. "The Big Bopper" Richardson Iowako Clear Laken ondoan hil ziren hegazkin istripu batean
- Martxoaren 9a - "Barbie" panpina lehen aldiz merkaturatu zuten.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Irailaren 6a - 1959ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala Balendin Enbeitak irabazi zuen. Bere bigarren txapela izan zen.
- Azaroaren 8a - Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren lehen edizioa ospatu zen Eibarren. Manuel Olaizola Uztapide izan zen txapelduna.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Saski Baskonia saskibaloi taldea sortu zuten, Club Deportivo Vasconia izenarekin.
- Apirilaren 26a - Latasa eta Luxiaren arteko aizkora apustua
- Uztailaren 18a - Jacques Anquetilek Frantziako Tourra irabazi zuen hirugarren aldiz.
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtarrila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 1a - Abdul Ahad Mohmand, paxtun etniako Afganistango Aire Armadako pilotu eta kosmonauta ohia, espazioan egondako lehenengo afganistandarra.
- Urtarrilaren 2a - Filgi Claverie, Euskal Kultur Erakundeko sortzaile, diruzain eta lehendakariordea.
- Urtarrilaren 5a - Amelia Lorza, arabar atleta.
- Urtarrilaren 7a - Helena Corbellini, uruguaiar idazlea, irakaslea eta kazetaria.
- Urtarrilaren 9a - Rigoberta Menchu, giza-eskubideen aldeko guatemalar ekintzailea, 1992ko Bakearen Nobel Saria.
- Urtarrilaren 10a - Alberto Irigoyen, euskal jatorriko uruguaiar idazlea.
- Urtarrilaren 12a - Fede Castaños, burgostar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Urtarrilaren 12a - Per Gessle, suediar gitarra-jotzaile, musikari, kantautore eta musikagilea.
- Urtarrilaren 12a - Wolfgang Ratz, bilbon jaiotako gaztelaniazko eta alemanezko austriar poeta eta itzultzailea.
- Urtarrilaren 13a - Gilmar Rinaldi, brasildar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 16a - Mikel Hernández Abaitua, euskal idazlea, Batxilergoko Euskal Hizkuntza eta Literaturako katedraduna eta Euskal Filologian doktorea.
- Urtarrilaren 16a - Sade Adu, britainiar-nigeriar musikagile eta abeslaria.
- Urtarrilaren 17a - Susanna Hoffs, estatubatuar abeslari, gitarra jotzaile eta aktorea.
- Urtarrilaren 17a - Jaime Rodríguez, salvadortar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Urtarrilaren 21a - Manuel Núñez, estremadurar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 22a - Linda Blair, estatubatuar aktorea eta ekintzailea.
- Urtarrilaren 25a - Toni Servillo, italiar aktorea.
- Urtarrilaren 30a - Lourdes Otaegi, gipuzkoar idazlea eta euskal filologian doktorea.
- Urtarrilaren 30a - Jose Angel Torres, gipuzkoar paleontologiazalea eta geologiazalea (h. 2020).
- Urtarrilaren 31 - Fernando Lamikiz, Athletic Clubeko presidente ohia.
- Urtarrilaren 31 - Anthony LaPaglia, australiar aktorea.
- Urtarrilaren 31 - Kelly Lynch, estatubatuar aktore eta modeloa.
Otsaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Otsailaren 3a - Julen Atxurra, Pototo, bizkaitar ETAkide ohia.
- Otsailaren 3a - Chan Santokhi, Surinamgo presidentea.
- Otsailaren 4a - Tsitsi Dangarembga, zimbabwetar idazle eta zine zuzendaria, Afrikako feminismoaren erreferentea.
- Otsailaren 4a - Jadiyetu El Mohtar, saharar kazetari, irakasle eta ekintzailea.
- Otsailaren 4a - Juan Manuel Lopez Iturriaga, euskal herritar saskibaloi jokalari ohi eta telebistako aurkezlea.
- Otsailaren 4a - Zeca Pagodinho, brasildar abeslari eta musikagile herrikoia.
- Otsailaren 5a - Jennifer Granholm, estatubatuar abokatu, hezitzaile, idazle eta politikaria.
- Otsailaren 7a - Sammy Lee, ingeles futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Otsailaren 7a - Bo Van Spilbeeck, flandriar kazetaria.
- Otsailaren 8a - Mauricio Macri, Argentinako presidentea.
- Otsailaren 9a - Ali Bongo Ondimba, Gabongo presidentea.
- Otsailaren 9a - Filipe Nyusi, Mozambikeko presidentea.
- Otsailaren 10a - Fernando Chalana, portugaldar futbolaria (h. 2022).
- Otsailaren 10a - Amadou Gon Coulibaly, Boli Kostako lehen ministroa (h. 2020).
- Otsailaren 12a - Surat Huseynov, Azerbaijango lehen ministroa (h. 2023).
- Otsailaren 12a - Eugenia Martín Mendizabal, arabar kazetari eta politikaria.
- Otsailaren 16a - John McEnroe, estatubatuar tenis-jokalari ohia, 1980ko hamarkadako tenis-jokalari handienetarikoa.
- Otsailaren 18a - Maria Gembero-Ustarrotz, nafar historialari eta musikologoa.
- Otsailaren 19a - Iñigo Barandiaran Benito, gipuzkoar funtzionario eta politikaria.
- Otsailaren 21a - Christian Abart, lapurtar antzezlea.
- Otsailaren 21a - Ángel José Sarrapio, espainiar txirrindulari ohia.
- Otsailaren 22a - Kyle MacLachlan, estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 25a - Anxo Quintana, galiziar politikari nazionalista, BNGko buruzagi ohia.
- Otsailaren 26a - Ahmet Davutoğlu, Turkiako lehen ministroa.
Martxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 1a - Jose Angel Corres, bizkaitar enpresaburua eta politikaria.
- Martxoaren 1a - Manuel Marchena, espainiar epailea.
- Martxoaren 3a - Liliana Vitale, argentinar musikari eta konpositorea.
- Martxoaren 5a - Darío Grandinetti, argentinar aktorea.
- Martxoaren 7a - Tom Lehman, estatubatuar golfaria.
- Martxoaren 8a - Aidan Quinn, hiberno-estatubatuar aktorea.
- Martxoaren 9a - Kepa Cueto, bizkaitar bikoizketa-aktorea eta esataria.
- Martxoaren 9a - Takaaki Kajita, japoniar fisikaria, 2015eko Fisikako Nobel Saria.
- Martxoaren 10a - Pako Sudupe, gipuzkoar idazlea.
- Martxoaren 12a - Josetxo Goia-Aribe, nafar saxo-jotzaile eta konpositorea.
- Martxoaren 12a - Ana María Sánchez Navarro, espainiar sopranoa (h. 2022).
- Martxoaren 13a - Rocky Lizeranzu, bizkaitar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Martxoaren 14a - Patrick Dupond, frantziar dantzaria.
- Martxoaren 15a - Joxe Mari Olasagasti, gipuzkoar aizkolari, korrikalari, gizon probalari, harri jasotzaile, txingalari eta segalaria.
- Martxoaren 15a - Ben Okri, nigeriar poeta eta eleberrigilea.
- Martxoaren 15a - Isabel San Sebastián, espainiar kazetari eta idazlea.
- Martxoaren 16a - Elisa Rueda, bizkaitar irakaslea, poeta eta aktorea.
- Martxoaren 16a - Jens Stoltenberg, Norvegiako lehen ministro ohia eta NATOko idazkari nagusia.
- Martxoaren 17a - Danny Ainge, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari eta entrenatzaile ohia.
- Martxoaren 18a - Luc Besson, frantziar zinema-zuzendari, gidoilari, idazle eta ekoizlea.
- Martxoaren 18a - Irene Cara estatubaruar abeslari eta aktorea (h. 2022).
- Martxoaren 19a - Gérard Urrutia, lapurtar kantaria, kanta-egilea eta idazlea.
- Martxoaren 21a - Alfonso Falero, espainiar orientalista.
- Martxoaren 22a - Matthew Modine, estatubatuar aktorea.
- Martxoaren 26a - Juan Mari Atutxa Egiraun, bizkaitar idazlea.
- Martxoaren 26a - Patziku Perurena, euskal idazle eta pentsalaria.
- Martxoaren 28a - Laura Chinchilla, Costa Ricako presidentea.
- Martxoaren 29a - Itxaro Borda, lapurtar idazlea.
- Martxoaren 30a - Diana Uribe, kolonbiar historialari, filosofo eta irrati esataria.
Apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Apirilaren 1a - Christian Thielemann, alemaniar orkestra-zuzendaria.
- Apirilaren 2a - Alberto Fernández, Argentinako presidentea.
- Apirilaren 2a - Juha Kankkunen, finlandiar rally pilotua.
- Apirilaren 2a - John Lauridsen, daniar futbolari ohia.
- Apirilaren 2a - Mai Masri, palestinar zinemagilea.
- Apirilaren 6a - Isabel Alba Rico, Donostian bizi den espainiar idazle, gidoigile eta argazkilaria.
- Apirilaren 6a - Emma Vilarasau, kataluniar aktorea.
- Apirilaren 7a - Pedro Arias, bizkaitar unibertsitate-irakasle, katedraduna eta politikaria.
- Apirilaren 7a - Enrique Maya, nafar arkitekto eta politikaria, Iruñeko alkate ohia.
- Apirilaren 8a - Txiki Idoate, nafar idazlea (h. 2009).
- Apirilaren 9a - Txelo Ruiz Vazquez, gipuzkoar informatikaria eta EHUko irakaslea.
- Apirilaren 12a - Maite Esporrín, nafar politikari eta erizaina.
- Apirilaren 13a - Isabel Expósito Morales, kanariar idazlea.
- Apirilaren 15a - Antton Luku, baxenafar euskal idazle eta antzerkigilea.
- Apirilaren 15a - Emma Thompson, britainiar aktorea.
- Apirilaren 16a - Marc Madiot, frantziar txirrindulari ohi eta kirol zuzendaria.
- Apirilaren 17a - Sean Bean, ingeles aktorea.
- Apirilaren 18a - Susan Faludi, estatubatuar idazle eta kazetari feminista.
- Apirilaren 22a - Rufi Etxeberria, gipuzkoar politikaria.
- Apirilaren 24a - Eren Keskin, turkiar abokatua eta giza eskubideen aldeko ekintzailea.
- Apirilaren 24a - Patxi Salaberri Zaratiegi, nafar euskalaria.
- Apirilaren 24a - Juanan Urkijo, gaztelaniazko arabar idazlea.
- Apirilaren 26a - Rosa Estiarte, kataluniar igerilari olinpikoa (h. 1985).
- Apirilaren 27a - Andrew Fire, estatubatuar biologo eta irakaslea, 2006ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Apirilaren 27a - Fran Lasuen, gipuzkoar musikaria.
- Apirilaren 28a - Erhard Loretan, suitzar alpinista, 14 zortzimilakoak igotzea lortu zuen munduko hirugarren mendizalea (h. 2011).
- Apirilaren 30a - Stephen Harper, Kanadako lehen ministroa.
- Apirilaren 30a - Jose Luis Otamendi, gipuzkoar idazlea.
Maiatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 1a - Yasmina Reza, frantziar idazlea, aktorea, nobelagile eta antzerkigilea.
- Maiatzaren 2a - Soumya Swaminathan, indiar mediku, pediatra eta zientzialaria.
- Maiatzaren 2a - Zoé Valdés, kubatar eleberrigilea.
- Maiatzaren 4a - Inger Nilsson, suediar aktore eta abeslaria, haurra zela Pippi Kaltzaluzeren rola egiteagatik ezaguna.
- Maiatzaren 4a - Randy Travis, estatubatuar country musikaria eta aktorea.
- Maiatzaren 6a - Julia Otero, galiziar kazetaria.
- Maiatzaren 6a - Hiroyuki Sakashita, japoniar futbolari ohia.
- Maiatzaren 7a - Tamara E. Jernigan, estatubatuar astronauta ohia eta NASAko zientzialaria.
- Maiatzaren 8a - Jill Evans, galestar politikari abertzalea, Plaid Cymru alderdiaren buru ohia.
- Maiatzaren 9a - János Áder, Hungariako presidentea.
- Maiatzaren 12a - Josep Ferrer, kataluniar olerkari, linguista eta irakaslea.
- Maiatzaren 12a - Ving Rhames, estatubatuar aktorea.
- Maiatzaren 13a - Luis Vicente Otin, nafar txirrindulari ohia.
- Maiatzaren 14a - Patrick Bruel, judu jatorriko frantziar abeslari, aktore eta poker jokalaria.
- Maiatzaren 14a - Markus Büchel, Liechtensteingo Lehen Ministroa (h. 2013).
- Maiatzaren 20a - Lucien Betbeder, baxenafar politikari independentea.
- Maiatzaren 20a - Israel Kamakawiwo'ole, hawaiiar musikaria (h. 1997).
- Maiatzaren 20a - Bronson Pinchot, estatubatuar aktorea.
- Maiatzaren 20a - Bertrand Soubelet, lapurtar militarra, Frantziako Jendarmeriaren jenerala .
- Maiatzaren 21a - Adriana Ozores, zinema eta antzerkiko espainiar aktorea.
- Maiatzaren 22a - Linda Emond, estatubatuar aktorea.
- Maiatzaren 22a - Morrissey, ingeles abeslari, konpositore eta idazlea, The Smiths taldeko kidea.
- Maiatzaren 26a - Gloria Sánchez Martín, arabar politikaria.
- Maiatzaren 27a - Donna Strickland, kanadiar irakasle eta fisikaria, laser arloan aitzindaria, 2018ko Fisikako Nobel Saria.
- Maiatzaren 28a - Ramón d'Andrés, espainiar hizkuntzalaria, asturieraren ikasketa eta ikerketan jarduteagatik ezaguna.
- Maiatzaren 29a - Reimund Dietzen, alemaniar txirrindulari ohia.
- Maiatzaren 29a - Rupert Everett, ingeles aktorea.
- Maiatzaren 30a - Fernando Mariaka, arabar haltera ohia.
- Maiatzaren 31 - Andrea de Cesaris, italiar 1 Formulako gidaria (h. 2014).
- Maiatzaren 31 - Jose Luis González, nafar idazle eta poeta.
- Maiatzaren 31 - Marisa Linton, britainiar historiagilea, Frantziako Iraultzan espezializatua.
Ekaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ekainaren 1a - Thierry Rey, frantziar judoka ohia.
- Ekainaren 2a - Rineke Dijkstra, herberear argazkilaria.
- Ekainaren 2a - Luzia Urigoitia, Lutxi, bizkaitar ETAkidea (h. 1987).
- Ekainaren 5a - Mark Ella, Australiar aborigen errugbilari ohia.
- Ekainaren 6a - Idoia Zenarrutzabeitia, bizkaitar politikaria eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakariordea.
- Ekainaren 7a - Mike Pence, estatubatuar politikari eta abokatua.
- Ekainaren 10a - Joseba Alvarez, Batasunako gipuzkoar politikaria.
- Ekainaren 11 - Hugh Laurie, ingeles aktore, idazle eta musikaria.
- Ekainaren 12a - Juan Antonio San Epifanio, Epi, espainiar saskibaloi jokalari ohia.
- Ekainaren 13a - Boiko Borisov, Bulgariako lehen ministroa.
- Ekainaren 13a - Maurice G. Dantec, frantziar idazle eta musikaria (h. 2016).
- Ekainaren 13a - Klaus Iohannis, Errumaniako presidentea.
- Ekainaren 17a - Adri van der Poel, herbeheretar txirrindulari ohia.
- Ekainaren 18a - Joe Ansolabehere, euskal jatorrizko estatubatuar animazio-gidoilaria.
- Ekainaren 19a - Anne Hidalgo, frantziar politikaria, Parisko alkatea.
- Ekainaren 19a - Christian Wulff, Alemaniako presidentea.
- Ekainaren 21a - Josep Anglada, kataluniar politikari ultraeskuindarra.
- Ekainaren 21a - Nimr Baqr al-Nimr, al-Awamiyahko (Arabia Saudi) klerigo xiita, bertako monarkiaren oposatzaile ezaguna (h. 2016).
- Ekainaren 21a - Luis Maria Contador, bizkaitar futbol arbitro ohia.
- Ekainaren 21a - Jon Koldo Urien, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Ekainaren 21a - Tshering Yangdon, Bhutango erregina ama.
- Ekainaren 22a - Ed Viesturs, estatubatuar alpinista.
- Ekainaren 24a - Celia Sánchez-Ramos, espainiar farmazialari eta ikertzailea.
- Ekainaren 25a - Bobbie Vaile, australiar astrofisikaria (h. 1996).
- Ekainaren 29a - Atsushi Uchiyama, japoniar futbolari ohia.
- Ekainaren 30a - Vincent D'Onofrio, estatubatuar aktorea.
Uztaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Uztailaren 1a - Dolores Corbella, espainiar filologoa, lexikografia diferentzialean eta hizkuntzaren historian aditua.
- Uztailaren 1a - Naoji Ito, japoniar futbolari ohia.
- Uztailaren 2a - Francisco Ernandi Lima da Silva, Mirandinha , brasildar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Uztailaren 3a - Esteban Garijo, UPNko nafar politikaria.
- Uztailaren 4a - Victoria Abril, espainiar aktorea eta abeslaria.
- Uztailaren 4a - Daniel Sturla, uruguaitar kardinala.
- Uztailaren 6a - Esther Velasco, bizkaitar aktorea.
- Uztailaren 7a - Barbara Krause, alemaniar igerilari ohia.
- Uztailaren 11 - Richie Sambora, estatubatuar musikaria, Bon Jovi taldeko gitarrista.
- Uztailaren 11 - Suzanne Vega, estatubatuar musikari eta abeslaria.
- Uztailaren 12a - Antonio Mourelos, galiziar aktorea.
- Uztailaren 12a - Tupou VI.a, Tongako erregea.
- Uztailaren 13a - Carla Antonelli, espainiar aktore transexual eta LGBT aldeko ekintzailea.
- Uztailaren 13a - Iñigo Lamarca, gipuzkoar legelaria eta irakaslea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ararteko ohia.
- Uztailaren 15a - Vincent Lindon, frantziar aktorea.
- Uztailaren 16a - Ángeles Caso, espainiar idazlea.
- Uztailaren 16a - Bob Joles, estatubatuar ahots-aktorea.
- Uztailaren 17a - Baltazar Maria de Morais Júnior, brasildar futbolari ohia.
- Uztailaren 17a - Pedro Herrera, bizkaitar futbolari ohia.
- Uztailaren 17a - Karmele Igartua Bengoa, gipuzkoar irakaslea, idazlea eta olerkaria (h. 2010).
- Uztailaren 18a - Maite Sarasua, gipuzkoar politikaria.
- Uztailaren 19a - Juan José Campanella, argentinar zinema eta telebista zuzendari eta gidoigilea.
- Uztailaren 21a - Jokin Urain, gipuzkoar idazle eta preso politikoa.
- Uztailaren 25a - Santiago de Pablo, arabar historialaria.
- Uztailaren 26a - Mairéad Ní Mhaonaigh, irlandar biolinjolea eta abeslaria.
- Uztailaren 26a - Hiroshi Soejima, japoniar futbolari ohia.
- Uztailaren 26a - Kevin Spacey, estatubatuar aktorea.
- Uztailaren 27a - Alain Iriart, lapurtar politikaria, Hiriburuko auzapeza eta Hiriburuko kantonamenduko kontseilari nagusia.
- Uztailaren 28a - William T. Vollmann, estatubatuar idazle, kazetari eta gerrako korrespontsala.
- Uztailaren 29a - Sanjay Dutt, Bollywoodeko aktore eta abeslari indiarra.
- Uztailaren 30a - Petra Felke, alemaniar atleta ohia, xabalina-jaurtiketan aditua.
- Uztailaren 30a - Abdullah Pahangekoa, Pahangeko sultan eta Malaysiako erregea.
Abuztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abuztuaren 1a - Iñaki Arteta, bizkaitar argazkilari eta zinema zuzendaria.
- Abuztuaren 1a - Álvaro Bermejo, gipuzkoar gaztelaniazko-idazle eta kazetaria.
- Abuztuaren 1a - Francisco Gallego Eraso, gipuzkoar xakelaria, Nazioarteko Maisu maila duena.
- Abuztuaren 1a - Satoshi Yamaguchi, japoniar futbolari ohia.
- Abuztuaren 3a - José Antonio Pastor, PSE-EEko bizkaitar politikaria.
- Abuztuaren 3a - Koichi Tanaka, japoniar ingeniaria, 2002ko Kimikako Nobel Saria.
- Abuztuaren 4a - Blanca Andreu, galiziar poeta.
- Abuztuaren 4a - René Manzor, jordano-euskaldun jatorriko lapurtar zinema zuzendari eta gidoigilea.
- Abuztuaren 6a - Eija-Liisa Ahtila, finlandiar argazkilari eta bideoartista.
- Abuztuaren 7a - Txetxu Gallego, bizkaitar futbolari ohia.
- Abuztuaren 9a - Halyna Hereha, Ukrainako enpresaburu abaretsenetako bat.
- Abuztuaren 10a - Rosanna Arquette, estatubatuar aktore, zinema zuzendari eta ekoizlea.
- Abuztuaren 12a - Javier Zubillaga, errioxar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Abuztuaren 14a - Marcia Gay Harden, estatubatuar aktorea.
- Abuztuaren 14a - Magic Johnson, estatubatuar saskibaloi jokalaria, NBAko inoizko hoberenetarikoa.
- Abuztuaren 16a - Lorena Lopez de Lacalle, arabar politikaria.
- Abuztuaren 16a - Marc Sergeant, belgikar txirrindulari ohia.
- Abuztuaren 17a - Jonathan Franzen, estatubatuar idazlea.
- Abuztuaren 17a - David Koresh, Davidiar sektaren burua (h. 1993).
- Abuztuaren 19a - Tomas Orbegozo, gipuzkoar futbolari ohia.
- Abuztuaren 23a - Edwyn Collins, eskoziar musikari, produktore eta disketxe-jabea.
- Abuztuaren 23a - Jorginho Putinatti, brasildar futbolari ohia.
- Abuztuaren 25a - Franco Chioccioli, italiar txirrindulari ohia.
- Abuztuaren 25a - Santi Ugalde, bizkaitar antzezlea.
- Abuztuaren 26a - Aileen Baviera, filipinar politika-zientzialaria eta sinologoa (h. 2020).
- Abuztuaren 27a - Gerhard Berger, 1 Formulako austriar pilotu ohia.
- Abuztuaren 27a - Mariana Casas, argentinar abokatu eta ekintzailea, sexu nortasun eskubideetan aditua.
- Abuztuaren 29a - Patxi Barko, gipuzkoar antzezle eta zuzendaria.
- Abuztuaren 29a - Rebecca De Mornay, estatubatuar aktorea.
- Abuztuaren 29a - Ramón Ángel Díaz, argentinar futbolari ohia.
- Abuztuaren 29a - Chris Hadfield, kanadar astronauta ohia, espaziora joandako lehen kanadarra.
- Abuztuaren 30a - Xabier Olano, gipuzkoar politikaria, Altzoko alkate ohia.
- Abuztuaren 31 - Enrique Villarreal, El Drogas, nafar abeslari, musikari eta baxujolea, Barricada musika taldeko kidea.
Iraila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Irailaren 1a - Bixente Biurrun, gipuzkoar futbolari ohia.
- Irailaren 3a - José Luis Laguía, espainiar txirrindulari ohia.
- Irailaren 3a - Bernard Ruiz-Picasso, lapurtar poeta, Pablo Picassoren iloba.
- Irailaren 7a - Toshihiko Okimune, japoniar futbolari ohia.
- Irailaren 7a - Drew Weissman, estatubatuar immunologoa, 2023ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Irailaren 10a - Jim Meskimen, estatubatuar ahots-aktore eta umorista.
- Irailaren 12a - Hisashi Kaneko, japoniar futbolari ohia.
- Irailaren 13a - Chris Hansen, estatubatuar telebista aurkezlea.
- Irailaren 16a - Xanti Vicente Altxu, Madelon, LGBTI pertsonen eskubideen aldeko gipuzkoar ekintzailea (h. 2006).
- Irailaren 18a - Maria João Mira, portugaldar idazle eta gidoilaria.
- Irailaren 19a - Karmelo C. Iribarren, gipuzkoar poeta.
- Irailaren 22a - Saul Perlmutter, estatubatuar astrofisikaria, 2011ko Fisikako Nobel Saria.
- Irailaren 23a - Fernando Romay, espainiar saskibaloi jokalari ohia.
- Irailaren 24a - Ana Mato, espainiar politikaria.
- Irailaren 27a - Thelma Aldana, guatemalar abokatu, notario eta politikaria.
- Irailaren 27a - Magdalena Valerio, espainiar legelaria, funtzionarioa eta politikaria.
- Irailaren 28a - Margarita del Val, espainiar kimikaria, birologoa eta inmulogoa.
- Irailaren 29a - Jon Fosse, norvegiar idazle eta itzultzailea, 2023ko Literaturako Nobel Saria.
- Irailaren 29a - Modesto Urrutibeazkoa, gipuzkoar txirrindulari ohia.
Urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urriaren 1a - Youssou N'Dour, senegaldar abeslaria.
- Urriaren 2a - Luis Fernández, frantziar-espainiar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Urriaren 3a - Fred Couples, estatubatuar golfaria.
- Urriaren 3a - Ricardo Valencia, nafar alpinista (h. 2007).
- Urriaren 4a - Patxi López, Eusko Jaurlaritzako 6. lehendakaria.
- Urriaren 5a - Maya Lin, estatubatuar eskultore eta arkitektoa.
- Urriaren 7a - Iñaki Arriola, Eibarko alkate ohi eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumena, Lurralde Antolaketa eta Etxebizitza sailburua .
- Urriaren 7a - Michel Gaztanbide, euskal herritar zinemako gidoigilea eta poeta.
- Urriaren 9a - Boris Nemtsov, errusiar zientzilari eta politikari liberala (h. 2015).
- Urriaren 10a - Kirsty MacColl, ingeles pop abeslari eta egile-abeslaria (h. 2000).
- Urriaren 10a - Iñaki Pérez de Arriluzea, gipuzkoar futbolaria.
- Urriaren 10a - Begoña Zia, nafar marrazkilari autodidakta, komikiaren aitzindarietako bat Nafarroan (h. 2019).
- Urriaren 11 - Koldobika Jauregi, gipuzkoar eskultore minimalista.
- Urriaren 12a - Beata Peters, alemaniar atleta ohia, xabalina jaurtiketan aditua.
- Urriaren 14a - Juan Jose Unanue, Goenatxo II.a, gipuzkoar harri-jasotzailea, historiako handienetakoa.
- Urriaren 15a - Sarah Ferguson, Yorkeko dukesa, ingeles aristokrata.
- Urriaren 17a - Francisco Flores, El Salvadorko presidentea (h. 2016).
- Urriaren 17a - Ameenah Gurib-Fakim, mauriziar kimikaria, Rodrigues uharteetako floran aditua eta Maurizioko presidentea.
- Urriaren 17a - Norm Macdonald, kanadar aktore eta umorista (h. 2021).
- Urriaren 18a - Lluís Puig, kataluniar zuzendari artistiko, dantzari, musikari eta politikaria.
- Urriaren 19a - Miguel Ángel Zuñiga, gipuzkoar eskubaloi jokalari ohia.
- Urriaren 20a - Rosario Pardo, espainiar aktorea, zuzendaria, enpresaburu, umorista eta idazlea.
- Urriaren 21a - Ken Watanabe, japoniar aktorea.
- Urriaren 23a - Edurne Brouard, bizkaitar politikaria eta euskaltzalea.
- Urriaren 23a - Sam Raimi, estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigilea.
- Urriaren 23a - "Weird Al" Yankovic, estatubatuar ahots-aktore eta umorista.
- Urriaren 26a - Evo Morales, Boliviako presidentea.
- Urriaren 27a - Hiroshi Ohashi, japoniar futbolari ohia.
- Urriaren 28a - Alfontso Mujika, gipuzkoar industria ingeniari teknikoa, itzultzailea, terminologoa, hiztegigilea eta euskaltzain urgazlea.
- Urriaren 28a - Randy Wittman, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohi eta entrenatzailea.
- Urriaren 29a - John Magufuli, Tanzaniako presidentea (h. 2021).
- Urriaren 29a - Kuniharu Nakamoto, japoniar futbolari ohia.
- Urriaren 30a - Zabou Breitman, frantziar aktore eta zinema zuzendaria.
Azaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Azaroaren 1a - Majed Abdullah, saudiarabiar futbolari ohia.
- Azaroaren 1a - David H. Bieter, euskal jatorriko estatubatuar politikaria, Boiseko alkatea.
- Azaroaren 1a - Mari Luz Esteban Galarza, bizkaitar mediku eta antropologoa, EHUko gizarte-antropologiako irakaslea.
- Azaroaren 1a - Marisol Esteban Galarza, bizkaitar EHUko ekonomiako irakaslea.
- Azaroaren 2a - Saïd Aouita, marokoar atleta ohia, ertaineko distantzietan hainbat garaipen eta munduko marka laga dituena.
- Azaroaren 2a - María Sagrario Gindulain, nafar politikaria.
- Azaroaren 2a - Peter Mullan, eskoziar aktorea eta zinema zuzendaria.
- Azaroaren 3a - Jean-Jacques Demafouth, afrikaerditar politikaria eta militarra.
- Azaroaren 4a - Guillaume Irigoien, baxenafar idazle eta kazetaria.
- Azaroaren 5a - Bryan Adams, kanadar rock eta pop musikari eta argazkilaria.
- Azaroaren 9a - Andy Kershaw, britainiar aurkezlea, nagusiki munduko musikaren sustatzaile bezala ezaguna.
- Azaroaren 9a - Sito Pons, kataluniar motoziklismo pilotu ohia.
- Azaroaren 10a - Andrzej Iwan, poloniar futbolaria (h. 2022).
- Azaroaren 11 - Joseba Barandiaran, German Rodriguezen hilketaren aurka manifestatzen ari zela Poliziak tiroz hil zuen gipuzkoar gaztea (h. 1978).
- Azaroaren 12a - Ernest Benach, kataluniar politikaria.
- Azaroaren 12a - Fabio Parra, kolonbiar txirindulari ohia.
- Azaroaren 13a - Elena Moreno Zaldibar, gipuzkoar sakibaloi-jokalaria.
- Azaroaren 15a - Susana Fortes, galiziar idazlea, artikulugilea eta irakaslea.
- Azaroaren 18a - Karla Faye Tucker, 1984 geroztik Amerikako Estatu Batuetan heriotza zigorrerekin exekutatu zuten lehen emakumea (h. 1998).
- Azaroaren 19a - Allison Janney, estatubatuar aktorea.
- Azaroaren 20a - Sean Young, estatubatuar aktorea.
- Azaroaren 23a - Joseba Egibar, gipuzkoar politikari jeltzalea, Gipuzko Buru Batzarreko presidentea.
- Azaroaren 26a - Aizpea Goenaga, gipuzkoar aktore, zinema-zuzendari eta idazlea.
- Azaroaren 26a - Satoshi Miyauchi, japoniar futbolari ohia.
- Azaroaren 28a - Stephen Roche, irlandar txirrindulari ohia.
- Azaroaren 29a - Richard Borcherds, ingeles matematikaria.
Abendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abenduaren 4a - Daniel Garbizu, gipuzkoar idazlea.
- Abenduaren 4a - Athaliah Molokomme, botswanar legelaria, zuzenbideko irakaslea eta giza eskubideen eta emakumeen eskubideen aktibista.
- Abenduaren 6a - Satoru Iwata, japoniar bideo-joko programatzaile eta enpresaria (h. 2015).
- Abenduaren 9a - Jose Luis Ábalos, espainiar politikaria.
- Abenduaren 10a - Mark Aguirre, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Abenduaren 13a - Amanda Acedo, PSNko nafar politikaria.
- Abenduaren 14a - Carlos Martínez Gorriarán, euskal herritar politikari eta idazlea.
- Abenduaren 15a - Lucrecia Pérez, Madrilen eraildako emakume dominikar beltza, arrazismo eta xenofobiaren lehenengo biktima aitortua Espainian (h. 1992).
- Abenduaren 18a - María Escario, espainiar kazetari eta Televisión Españolako aurkezlea.
- Abenduaren 19a - Juan Bas, bizkaitar gaztelaniazko idazlea eta gidoigilea.
- Abenduaren 19a - Yasuhito Suzuki, japoniar futbolari ohia.
- Abenduaren 19a - Ivan Vallejo, ekuadortar alpinista.
- Abenduaren 21a - Florence Griffith-Joyner, estatubatuar atleta (h. 1998).
- Abenduaren 21a - Patxi Santamaria, gipuzkoar aktorea.
- Abenduaren 21a - Corinne Touzet, bearnotar aktore, ekoizle eta telebista-aurkezlea.
- Abenduaren 22a - Alfredo Urdaci, nafar kazetaria, TVE eta 13 TV telebista-kateen albistegien zuzendaria izandakoa.
- Abenduaren 23a - Victoire Tomegah-Dogbé, Togoko lehen ministroa.
- Abenduaren 23a - Jaione Ugaldebere, gipuzkoar irakaslea, kazetaria, herri ekintzailea, politikaria eta feminista.
- Abenduaren 24a - Diane Tell, Quebecen jaiotako kantari, musikari, musikagile, ekoizle eta argazkilaria, Angelun (Lapurdi) bizi dena.
- Abenduaren 25a - Alfonso Torregrosa, bizkaitar aktorea.
- Abenduaren 28a - Consuelo Ordóñez, gipuzkoar ekintzailea, Euskal Herriko Terrorismoaren Biktimen Elkartearen zuzendaria.
- Abenduaren 28a - Ana Torroja, espainiar abeslaria, Mecano taldeko kidea.
- Abenduaren 30a - Neus Bonet, kataluniar kazetaria, UPFko unibertsitateko irakaslea.
- Abenduaren 30a - Tracey Ullman, britainiar-estatubatuar aktore, komiko, zuzendari, ekoizle eta abeslaria.
- Abenduaren 31 - Val Kilmer, estatubatuar aktorea.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Adolfo Muñoz, Txiki, arabar sindikalista, ELAko idazkari nagusia.
- Amaia Lasa, nafar aktorea.
- Ana Gisasola, medikuntza alternatiboko gipuzkoar terapeuta.
- Ana Zubiaga, genetika arloko katedraduna eta ikertzaile nagusia EHUn.
- Arantza Illarramendi, gipuzkoar informatikaria, ikertzailea eta EHUko irakasle katedraduna.
- Bego Montorio, bizkaitar itzultzaile eta interpretea.
- Bernadette Iratzoki Luro, lapurtar antzerkilaria, irakaslea eta dantzari ohia.
- Daniel Innerarity, bizkaitar filosofoa eta gaztelaniazko saiogilea.
- Denis Laborde, lapurtar etnologoa.
- Dominika Rekalt, Ttittika , zuberotar idazle eta kazetaria.
- Fernando Aramburu, gaztelaniazko gipuzkoar olerkari, eleberrigile eta saiakeragilea.
- Fernando Chivite, nafar idazle eta poeta.
- Gabriel María Inclán, bizkaitar mediku eta EAJko politikaria.
- Garbi Losada, bizkaitar antzerki zuzendaria, idazlea eta aktorea.
- Gustavo Ochoa, nafar matematikaria eta NUPeko irakaslea.
- Imanol Kamio, gipuzkoar musikaria, musika-irakaslea, musikagilea eta abesbatzako zuzendaria.4
- Imma Monsó, katalanezko idazlea.
- Inmaculada Mujika, soziologoa eta psikologoa, aktibista feminista eta ALDARTE Gay, Lesbiana eta Transexualen Arretarako Zentroaren zuzendaria.
- Iñaki Ibañez San Roman, gipuzkoar itzultzailea.
- Isabel Fernandez de Castro, bizkaitar informatikaria eta EHUko irakaslea.
- Itziar Zabala, bizkaitar itzultzailea.
- Javier Aramendi, gipuzkoar poeta.
- Jean Bordaxar, zuberotar kantaria, dantzaria, aktorea eta pastoral egilea.
- Jon Darpon, bizkaitar politikari jeltzalea.
- Jose Inazio Basterretxea, bizkaitar idazlea eta EHUko irakaslea.
- Jose Iragorri, basauriar kirol kazetaria eta Herri Irratian Athletic Klubaren partiduetako ohiko esataria (h. 2014).
- José Manuel Gil Vegas, gipuzkoar politikaria.
- Josu Rekalde Izagirre, diziplina anitzeko bizkaitar artista.
- Joxe Ramon Agirre, gipuzkoar mendizale, alpinista, parapentista eta mendi argazkilaria.
- Juan Mari Juaristi Balentziaga, gipuzkoar bertsolaria.
- Julen Belamuno, gipuzkoar irakaslea eta euskal idazlea.
- Karlos Gorrindo, bizkaitar idazlea.
- Karlos Mahoma, RIP taldeko abeslari nagusia (h. 2003).
- Kepa Intxaurbe, bizkaitar politakaria.
- Kike Diaz de Rada, gipuzkoar aktorea.
- Koke Lasa, gipuzkoar alpinista.
- Lorenzo Goikoetxea, bizkaitar legelari eta abokatua.
- Maite Iturbe, gipuzkoar ekonomialari eta telebista-ekoizlea.
- María Itziar Urrutia San Antón, bizkaitar zuzendari exekutiboa, Sener taldeko nazioarteko zuzendari nagusia.
- Mati Iturralde, arabar medikua eta politikaria.
- Miguel Leache Resano, nafar argazkilari eta margolaria.
- Pedro Ramos, arabar politikari eta medikua (h. 2009).
- Peio Arnáez, gipuzkoar aktorea.
- Rikardo Gonzalez de Durana, arabar bertsolaria.
- Santos Indurain, nafar mediku eta politikaria.
- Xabi Puerta, gipuzkoar antzerkigile eta gidoilaria.
- Xabier Monasterio, bizkaitar idazlea eta itzultzailea.
- Maite Ruiz de Austri, arabar zinema-zuzendari eta gidoigilea.
- Corrado Masacci, Bizkaian bizi den italiar txotxongilo-antzerkigilea.
- Almudena Hernando, espainiar arkeologoa eta genero identitatean aditua.
- Aster Aweke, etiopiar abeslaria.
- Becky Siegel, estatubatuar dantzaria, koreografoa eta zuzendaria.
- Dino Valls, espainiar margolari figuratiboa.
- Dolors Bassa, kataluniar irakasle, psikopedagogo eta politikaria.
- L. Susan Brown, kanadar idazle eta anarkismoaren eta feminismoaren ideologoa.
- Máirtín Ó Muilleoir, Belfasteko alkatea.
- Martí Marcó, Espainiako segurtasun indarrek hil zuten Terra Lliureko lehen militantea (h. 1979).
- Wimme Saari, samitar joik musika estiloko abeslaria.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtarrila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 19a - Consuelo Álvarez Pool, espainiar idazlea, kazetaria, politikaria, sindikalista, sufragista eta feminista (j. 1867).
- Urtarrilaren 21a - Cecil B. DeMille, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1881).
- Urtarrilaren 22a - Mike Hawthorn, britainiar auto gidaria (j. 1929).
- Urtarrilaren 22a - Francis Pelissier, frantziar txirrindularia, Euskal Herriko Itzuliko lehen ekitaldiaren irabazlea (j. 1894).
- Urtarrilaren 23a - Carmen de Gurtubay, euskal jatorriko espainiar noblea (j. 1910).
- Urtarrilaren 30a - Eduardo Justo Mokoroa, gipuzkoar organista, zuzendaria eta musikagilea (j. 1867).
Otsaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Otsailaren 3a - Buddy Holly, estatubatuar musikagile eta abeslaria, 1950eko hamarkadan rock & rollaren sortzaile eta aitzindarietako bat (j. 1936).
- Otsailaren 3a - Ritchie Valens, estatubatuar rock musikari eta abeslaria, La Bamba abestiaren rock egokitzapenagatik ospetsua (j. 1941).
- Otsailaren 10a - Arturo Duperier, espainiar fisikaria (j. 1896).
- Otsailaren 12a - George Antheil, estatubatuar musikagile abangoardista, piano-jotzaile, idazle eta asmatzailea (j. 1900).
- Otsailaren 15a - Owen Willans Richardson, britainiar fisikaria, 1928ko Fisikako Nobel Saria (j. 1879).
- Otsailaren 23a - Pierre Frieden, Luxenburgoko lehen ministroa (j. 1892).
- Otsailaren 28a - Maxwell Anderson, estatubatuar antzerkigile, olerkari, kazetari eta abesti egilea (j. 1888).
Martxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 5a - José María Otamendi, gipuzkoar ingeniaria (j. 1885).
- Martxoaren 7a - Arthur Pigou, britainiar ekonomialaria, XX. mendearen lehen erdiko ekonomialaririk handienetakoa (j. 1877).
- Martxoaren 15a - Lester Young, estatubatuar saxofoi-jotzailea (j. 1909).
- Martxoaren 16a - Pascual Marín, nafar argazkilaria (j. 1893).
- Martxoaren 16a - Tere Verdes, bizkaitar abertzalea, EAJko eta Emakume Abertzale Batza taldeko kidea (j. 1907).
- Martxoaren 19a - Fernando Urkia, nafar elizgizona, euskal idazlea eta musikagilea (j. 1896).
- Martxoaren 24a - César Medina, gaztelar poeta, abokatu eta politikaria, Arabako gobernadore zibila (j. 1873).
- Martxoaren 26a - Raymond Chandler, estatubatuar eleberrigilea (j. 1888).
- Martxoaren 28a - Edmond Debeaumarché, frantziar postaria, Bigarren Mundu Gerran erresistentzian ibilitakoa (j. 1906).
Apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Apirilaren 9a - Frank Lloyd Wright, estatubatuar arkitektoa (j. 1867).
- Apirilaren 15a - Gregorio Beorlegi, gipuzkoar antzerki eta zinema antzezlea (j. 1894).
- Apirilaren 16a - Louis Alibèrt, frantziar hizkuntzalari eta gramatikalaria, okzitanieraren normalkuntzan garrantzi handia izan zuena (j. 1884).
- Apirilaren 23a - Park Jung-yang, Hego Korear politikari eta filosofo liberala (j. 1872).
- Apirilaren 24a - Sabino Bidegain, nafar militar frankista (j. 1875).
Maiatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 5a - Diego Basterra, bizkaitar arkitektoa (j. 1883).
- Maiatzaren 5a - Carlos Saavedra Lamas, argentinar politikari eta jurista, 1936ko Bakearen Nobel Saria (j. 1878).
- Maiatzaren 6a - La Repompa de Málaga, andaluziar ijito-kantaria (j. 1937).
- Maiatzaren 9a - Domingo Mitxelena, euskal arraunlaria, Kontxako 8 Bandera irabazi zituena (j. 1894).
- Maiatzaren 14a - Sidney Bechet, estatubatuar jazz saxofoi-jotzaile, klarinete-jotzaile eta musikagilea (j. 1897).
- Maiatzaren 15a - Alexander Forbes Irvine Forbes, hegoafrikar astronomoa (j. 1871).
- Maiatzaren 18a - Apsley Cherry-Garrard, Antartikako esploratzaile ingelesa, Terra Nova espedizioan bizirik atera zena (j. 1886).
- Maiatzaren 18a - Enrique Guaita, argentinar-italiar futbolaria (j. 1910).
- Maiatzaren 19a - Pilar Prades, Espainian exekutatutako azken emakumea (j. 1928).
- Maiatzaren 20a - Alfred Schütz, austriar soziologo eta gizarte zientzien filosofoa (j. 1899).
- Maiatzaren 20a - Irakli Tsereteli, georgiar mentxebikea (j. 1881).
- Maiatzaren 24a - John Foster Dulles, estatubatuar politikaria (j. 1888).
- Maiatzaren 25a - Andrew Loomis, estatubatuar ilustratzaile, marrazkilari, idazle eta marrazkilaritza irakaslea (j. 1892).
- Maiatzaren 31 - Itziar Iñarra Oiarzabal, oiartzuar mendizale eta herri ekintzailea.
Ekaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ekainaren 1a - Sax Rohmer, ingeles eleberrigilea (j. 1883).
- Ekainaren 4a - Charles Vidor, hungariar-estatubatuar zinemagilea (j. 1900).
- Ekainaren 7a - Emília de Sousa Costa, portugaldar idazle eta feminista (j. 1877).
- Ekainaren 9a - Adolf Windaus, alemaniar kimikaria, 1928ko Kimikako Nobel Saria (j. 1876).
- Ekainaren 18a - Ethel Barrymore, estatubatuar aktorea (j. 1879).
- Ekainaren 23a - Boris Vian, frantziar idazle, olerkari, asmatzaile, ingeniari, musikari eta abeslaria (j. 1920).
- Ekainaren 27a - Elias Borboi-Parmakoa, Parmako dukegaia (j. 1880).
Uztaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Uztailaren 1a - Tomás Pero-Sanz, bizkaitar politikaria eta Bilboko alkatea (j. 1893).
- Uztailaren 3a - Johan Bojer, norvegiar kontalari eta eleberrigilea (j. 1872).
- Uztailaren 6a - George Grosz, alemaniar margolaria (j. 1893).
- Uztailaren 12a - Carles Riba, kataluniar idazlea (j. 1893).
- Uztailaren 15a - Ernest Bloch, suitzar-estatubatuar musikagilea (j. 1880).
- Uztailaren 15a - Peter Egge, norvegiar idazlea (j. 1869).
- Uztailaren 15a - Felix Mendizabal, euskal atleta (j. 1891).
- Uztailaren 17a - Billie Holiday, Lady Day, estatubatuar jazz-kantaria, jazz modernoko kantaririk ospetsuen eta eragileenatakoa (j. 1915).
- Uztailaren 26a - Manuel Altolaguirre, espainiar poeta (j. 1905).
- Uztailaren 31 - Germaine Richier, frantziar eskultorea (j. 1902).
Abuztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abuztuaren 6a - Preston Sturges, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1898).
- Abuztuaren 8a - Luis Araquistáin, espainiar politikari sozialista (j. 1886).
- Abuztuaren 8a - Albert Namatjira, australiar margolaria, Australiako arte indigenaren aitzindaria (j. 1902).
- Abuztuaren 8a - Luigi Sturzo, italiar politikaria, soziologoa eta apaiza (j. 1871).
- Abuztuaren 9a - Emil František Burian, txekoslovakiar musikagile, idazle eta antzerki eta zinema-gidoilaria (j. 1904).
- Abuztuaren 16a - Wanda Landowska, estatubatuar klabe-jotzailea (j. 1879).
- Abuztuaren 17a - Mey Rahola, espainiar argazkilaria eta aitzindaria (j. 1897).
- Abuztuaren 19a - Jacob Epstein, ingeles eskultorea (j. 1880).
- Abuztuaren 20a - Alfred Kubin, austriar imprimatzaile, ilustratzaile eta idazlea (j. 1877).
- Abuztuaren 28a - Bohuslav Martinu, txekiar musikagilea eta biolinista (j. 1890).
- Abuztuaren 29a - Ziza Massika, aljeriar erizaina eta militante nazionalista, Aljeriako gerran nabarmendu zena (j. 1934).
Iraila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Irailaren 6a - Edmund Gwenn, ingeles aktorea (j. 1877).
- Irailaren 13a - Alfonsina Strada, italiar txirrindularia, Lonbardiako Giroa bukatu zuen lehenengo emakumea (j. 1891).
- Irailaren 26a - Solomon Bandaranaike, Sri Lankako laugarren lehen ministroa (j. 1899).
Urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urriaren 1a - Enrico De Nicola, Italiako lehenbiziko presidentea (j. 1877).
- Urriaren 14a - Errol Flynn, australiar-estatubatuar aktorea, Hollywoodeko mito handienetakoa (j. 1909).
- Urriaren 15a - Stepan Bandera, ukrainar eskuin muturreko politikaria , ukraniar ultranazionalisten lider eta ideologoa (j. 1909).
- Urriaren 15a - Henri Gavel, frantziar hizkuntzalari eta euskaltzaina (j. 1880).
- Urriaren 16a - George Catlett Marshall, estatubatuar jenerala, 1953ko Bakearen Nobel Saria (j. 1880).
- Urriaren 28a - Camilo Cienfuegos, kubatar iraultzailea, Kubako Iraultzaren ikurrik esanguratsuenetarikoa (j. 1932).
- Urriaren 29a - Edith Clarke, lehenengo emakume ingeniari elektrikoa (j. 1883).
Azaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Azaroaren 7a - Victor McLaglen, ingeles aktorea (j. 1886).
- Azaroaren 7a - Anakleto Ortueta, euskal herritar politikari, historialari eta kazetaria (j. 1877).
- Azaroaren 10a - Fernando Muñagorri, euskal atleta (j. 1907).
- Azaroaren 15a - Charles Thomson Rees Wilson, eskoziar fisikaria, 1927ko Fisikako Nobel Sariduna (j. 1869).
- Azaroaren 17a - Heitor Villa-Lobos, brasildar musikagilea (j. 1887).
- Azaroaren 21a - Max Baer, estatubatuar boxeolaria (j. 1909).
- Azaroaren 24a - Boris Eijenbaum, errusiar literatura kritikaria (j. 1886).
- Azaroaren 25a - Gérard Philipe, frantziar aktore eta zinemagilea (j. 1922).
- Azaroaren 26a - Juan Maria Roman Dornaku, euskal idazle eta lexikologoa (j. 1878).
- Azaroaren 26a - Prudencio San Sebastian, Soinu, 8 hilabetez modu basatian bizi izan zen gipuzkoarra (j. 1876).
Abendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abenduaren 13a - Jiří Weil, Holokaustotik bizirik atera zen judu jatorriko txekiar idazlea (j. 1900).
- Abenduaren 17a - Esteban Lasa, gipuzkoar apaiza (j. 1874).
- Abenduaren 20a - Antonia Maymón, espainiar pedagogo arrazionalista, militante naturista, anarkista, feminista eta idazlea (j. 1881).
- Abenduaren 24a - Edmund Goulding, ingeles zinemagilea (j. 1891).
- Abenduaren 27a - Alfonso Reyes, mexikar diplomatikoa, idazlea eta literatura-kritikaria (j. 1889).
- Abenduaren 28a - Fernand Bouisson, Frantziako lehen ministroa (j. 1874).
- Abenduaren 28a - Francisco Fuentes Paskual, nafar historialaria (j. 1893).
- Abenduaren 28a - Ante Pavelić, Kroaziako Estatu Independenteko buruzagi faxista (j. 1889).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Benito Pérez Jauregi, gipuzkoar futbolaria (j. 1912).
- Nicolasa Pradera, euskal sukaldaria (j. 1870).
Nobel saridunak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Fisika: Emilio Segrè eta Owen Chamberlain
- Kimika: Jaroslav Heyrovský
- Literatura: Salvatore Quasimodo
- Medikuntza: Severo Ochoa, Arthur Kornberg
- Bakea: Philip John Noel-Baker
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
|