Pipaon

Koordenatuak: 42°37′N 2°39′W / 42.62°N 2.65°W / 42.62; -2.65
Wikipedia, Entziklopedia askea
Pipaon
 Euskal Herria
Pipaon ikuspegi orokorra 1.jpg
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaLagran
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°37′N 2°39′W / 42.62°N 2.65°W / 42.62; -2.65
Garaiera843 m
Demografia

Pipaon Arabako Mendialdeko herria da, Lagran udalerriaren barruan dagoena, Villaverde eta Lagran berarekin batera. 1977 arte berezko udalerria izan zuen.

36 biztanle ditu eta 856 metroko garaieran kokaturik dago.

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toloño mendilerroaren azpian dago kokatuta eta Errezilla, Cervera eta Palomares mendietara igotzeko ohiko abiapuntua da herria. Pipaonetik Jugalez ibaia igarotzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XII. mendean sortu zen. Alfontso X.a Gaztelakoak 1254 urtean Trebiñuri foruak eman zizkion agirian Pipaon ere azaltzen da. XIV mendean Sarmiento familiaren jabegoa zen, beranduago Gatzagako kondeena eta ondoren Hijarreko dukeena. XVIII. mendeko ibilbideen gidatan ere aipatzen da.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pipaongo eliza.
  • Gurutzearen goratzearen eliza (XVIII mendekoa)

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu herrian:

Logo Purple Bus.svg Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
20 Urizaharra
Armentia T.
Trebiñu
FaiduPipaonLotzaMontoriaPagoetaMorazaBarojaTaraveroSanmartinzarArana Urizaharra
Armentia T.
Trebiñu
21 Bernedo
Armentia T.
Trebiñu
PipaonLagranVillaverdeVillafriaDurruma KanpezuKintaUrturiAngostinaNavarreteObekuriBaxauriAlbaita Bernedo
Armentia T.
Trebiñu

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Usatxi Museo Etnografikoa dago, herriko XIX. mende bukaerako eta XX. mende hasierako ohiturak eta bizimoduak erakusten dituena. Plaza nagusian dago eta sarrera doakoa da.
  • Irailaren 14an ospatzen dira jaiak Gurutzearen omenez, baita Villaverden ere.
  • Jardunaldi etnografikoa: Abuztuaren azken larunbatean bizilagunek XX. mende hasierako bizimodua eta ohiturak erakusten dituzte. Garai horretako jantziak jarri, uzta moztu eta jo, harraskan arropa garbitu, ikatza egiteko ikaztegiak, ogia eta hestebeteak egin, kalamuzko zapatilak egin, koltxoiaren artilea hagaz jo eta abar.
  • Egunsentiko kantuak: Urte berri egunean, Erregeen egunean, San Isidrorenean, Andre Mariaren Sortzez Garbiarenean eta Eguberri-egunean antolatzen dituzte batez ere.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa