Pipin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pipin
Pippin Williams Hobson Flaningam Grammis 1975.jpg
Jatorria
Ezaugarriak
Libretista Roger O. Hirson Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Stephen Schwartz
Kanpo loturak

Pipin (jatorrizko izenburua, ingelesez, Pippin) 1972ko antzerki musikal bat da, zeinean musika Stephen Schwartzek idatzi zuen, eta hitzak Schwartzenak eta Roger O. Hirsonenak diren. Bob Fossek zuzendu zuen Broadwayko (New York hiriko antzerki musikalaren ediguneko) jatorrizko ekoizpena zuzendu eta libretoan ere lagundu zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroko pertsonaiekin osatuta dago lana, eta protagonistak dira Karlomagno eta bere semea Pepin Konkorduna, baina gertaerek ez dute oinarri historikorik: argumentuaren ildoa printzearen kezkak dira, bizitzan helburuak eta zentzua erdiesteko lanak[1].

Euskarazko bertsioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanaren itzulpenen artean, euskarazko eta gaztelaniazko egokitzapena egin zuen Luis Iriondok 1987an[2], Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin[3]. Ekoizpen hura Zintzilik antzerki taldeak taularatu zuen. Jantziak eta eszenatokiko diseinua Nestor Basterretxeak egin zituen; koreografia Nacho Arrietak eta zuzendaritza Jokin Cuetorena izan zen. Gaztelaniazko bertsioa Madrilgo antzokietara iritsi zen 1988an[4].

Izenaren inguruan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pippin ingelesezko izenaren euskarazko forma Pepin da[5]. Musikalaren izena euskaratu zenean, Pipin forma aukeratu zen 1987an[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Chema Purón/ Producción "Pippin"» www.chemapuron.com . Noiz kontsultatua: 2019-06-21.
  2. «Aktore lanetan - Pippin musikala (1987) - Jakin.eus» www.jakin.eus . Noiz kontsultatua: 2019-06-21.
  3. «Balantzearen ordua - Lanean beti gustura eta ilusioz - Jakin.eus» www.jakin.eus . Noiz kontsultatua: 2019-06-21.
  4. ABC: 86 1988-02-23.
  5. «Euskaltzaindiaren 181. araua. Erdi Aroko pertsona-izenak.» www.euskaltzaindia.eus . Noiz kontsultatua: 2019-06-21.