Pippi Långstrump

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
1969ko telesaileko Inger Nilsson aktoresa Pippi Långstrump irudikatuz Holandan.

Pippi Långstrump edota Pippi Galtzaluze Astrid Lindgren suediar idazleak asmatutako fikziozko pertsonaia bat da. Pippiren pertsonaia 1941ean sortu zuen, zazpi urteko alabatxoari biriketako gaixotasun batek erasan zionean.

Bederatzi urteko neskatila bat da Pippi. Ilea azenario kolorekoa du, bi mototsetan bildua, eta berak jositako soineko benetan xelebrea eramaten du jantzita. Animaliak asko maite ditu: Lilla gubben, "Mutil Txiki" suedieraz (edo "Osaba txiki" euskarazko bertsioan) izeneko zaldia eta Herr Nilsson, "Nilsson Jauna" suedieraz (edo "Nelson Jauna" euskarazko bertsioan) izeneko tximino baten jabe da. Amaz umezurtza da, eta aita kongotarren errege pirata da. Ez da eskolara joaten, nahi dunean soilik, eta inguruan heldurik ez duenez nahi duena egiten du. Izugarrizko irudimena du Pippik eta batzuetan irudimen horrek gezurrak ere esanarazten dizkio.Munduko neskatilarik indartsuena izan arren, ez da batere harroa.

Konrad lekeda erabiltzen du mirakuluzko hainbat jarduera egiteko: sabaian ibiltzeko, erregaiaren ordezkotzat jarrita autoa ibilarazteko, eta abarretarako. Bi adiskide min ditu: Tommy eta Annika anai-arrebak. Biak izaten ditu lagun Pippik bere abenturetan. Villa Kunterbunt ("Mozolomendi" euskarazko bertsioan) izeneko etxealdean bizi da.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pippi Långstrump Aldatu lotura Wikidatan